CD SAN MARCIALEK JARDUNALDI INKLUSIBOA ANTOLATU ZUEN
Futbola

CD SAN MARCIALEK JARDUNALDI INKLUSIBOA ANTOLATU ZUEN

San Marcial Futbol Klubak jardunaldi inklusiboa antolatu zuen pasa den igandean San Jose Obrero zelaian

San Marcial Klubak, aurreko igandean, futbol egokituko jardunaldiak antolatu zituen San Jose Obrero zelaian, Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioak, Gipuzkoako Futbol Federazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako proiektuaren barnean.

2021eko ekainean lehen ekitaldia ospatu ondoren, aurreko asteburuan antolatu zuten bigarren ekimen hau. Eguraldi onaren laguntzarekin, Gipuzkoa osoko 40 haur eta gazte hurbildu ziren San Jose Obrero zelaira, San Marcial klubeko infantil mailako jokalariekin batera jardunaldi inklusibo honetaz gozatzeko. Jarduera honen helburua dibertsioa eta kirola sustatzea zen eta denen artean lortu zuten. Beroketa lanak egin eta gero, taldeetan banatu eta hainbat ariketa tekniko burutu zituzten kirolariek. Azkenik, parte-hartzaileen arteko partida batekin amaitu zuten goiza.

Proiektu honekin aniztasun funtzionala duten haur eta gazteekin Gipuzkoako futbol promozio bat sortzea da, kirolari hauentzat espazio inklusiboak eraikiz eta beraien artean kirolaren praktika sustatzeko asmoz. Hau Gipuzkoako beste lurralde eta klubekin batera egiteko helburua dute baita ere. Horrela, lehen jardunaldia egin ostean, Arrasateko Mondragon C.F.-k eta Azpeitiko Lagun Onak taldeek ere parte hartu zuten proiektu honetan. Hurrengo ekimenak Eibarrek, Beasainek, Elgoibarrek, Añorgak eta Kostkasek antolatuko dituzte. Gainera, San Marcial Futbol Klubak, formakuntzarekin jarraitzeaz gain, denentzat kirol egokitu eta inklusibo batengatik lanean segituko duela ere azpimarratu du.

Aurreko igandeko ekitaldia emakumeen astearen itxiera izan zen baita ere, klubak SM+ programaren baitan antolatutako ekimenaren parte izanda. San Marcialek Transportes Echemarren laguntzarekin egin du hau. Hauekin batera, zuzendaritzan eta kolaboratzaile gisa dauden emakumeei elkarrizketak egiteaz gain, kamiseten salmenta ere abian jarri zuten, eta honekin biltzen duten diru guztia Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioari bidaltzeko asmoa dute.

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA

Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko

Real Unionek...

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”
Futbola

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”

Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika