CEPINSA REAL UNIONEN BABESLE BERRIA BILAKATU DA
Futbola

CEPINSA REAL UNIONEN BABESLE BERRIA BILAKATU DA

Irungo enpresak 70 urte baino gehiagoko esperientzia du pintura eta estalduren sektorean

Real Unionek jakitera eman duenez, Cepinsak eta klub txuribeltzak akordio bat sinatu dute eta horren arabera, Irungo enpresa klubaren babesle berria izanen da. Cepinsa Bidasoa eskualdean erreferente bilakatu da, bere 70 urte baino gehiagoko ibilbidean esperientzia handia lortu baitu pintura eta estalduren sektorean. Gaur egun, enpresak Irungo Aduana kalean du salmenta-puntua.

Cepinsak, dituen bost salmenta-puntuez gain, komertzialen sare bat ere badu, bai profesionalei baita partikularrei ere, zerbitzua eta arreta emateko eta beraien etxeetan, negozioetan, karabanetan… aldaketa bereziak egiten laguntzeko.

Ainhoa Alvarez Cepinsako arduraduna pozik azaldu da Real Unionekin lortutako akordio honekin: "Real Union babesten duen enpresa talde honetako kide izatea urrats naturala da guretzat, duela urte batzuetatik klubarekin elkarlanean ari baikara. Asko hazten ari da eta ilusioz beteriko proiektu honetan parte hartu nahi dugu. Urteekin irabazten joan garena itzultzeko modu bat da: tartean egotea, maitasuna, gertutasuna, etab.”.

“Gure aldetik, eskerrak eman nahi dizkiot Cepinsaren familiari urte hauetan guztietan gurekin egoteagatik eta babesa emateagatik, eta etapa berri honetan klubarengan konfiantza izaten jarraitzeagatik”, Igor Emery Real Unioneko Administrazio Kontseiluko presidenteak gaineratu duenez.

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN CULTURAL LEONESAREN KONTRAKO PARTIDUTIK

Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra

Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”

Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean

Real Union ere...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika