CHAN, SEGUIN, PEREZ, VALES ETA AGIRRE REAL UNIONETIK KANPO
Futbola

CHAN, SEGUIN, PEREZ, VALES ETA AGIRRE REAL UNIONETIK KANPO

Klub txuribeltzak erakutsitako profesionaltasuna eskertu nahi izan die bortz jokalariei

Real Unionek jakitera eman duenez, Shinichi Chanek, Aitor Seguinek, Jon Ander Perezek, Marc Valesek eta Julen Agirrek ez dute klub txuribeltzean segituko heldu den denboraldian. Bortz jokalariei eskerrak eman dizkie klubak eta zorte ona opa nahi izan die etorkizunean.

Shinichi Chan pasa den udan ailegatu zen Irunera, Kitchee Sports Clubetik. Denboraldi honetan bortz partidu jokatu ditu lehen taldearekin, 126 minutu guztira eta gol bat sartu du Stadium Galen CD Calahorraren kontra, 1-0eko markagailuarekin irabazteko balio izan ziona talde txuribeltzari. Real Union Rocarekin ere minutuak izan ditu, 208 guztira lau neurketetan.

Aitor Seguinek bi denboraldi eman ditu Real Unionen. 2021/22 denboraldiak 36 partidu jokatu zituen kamiseta txuribeltzarekin, Lehen Federazio Ligako 35 eta Errege Kopako bat. 2022/23 denboraldiak berriz, 26 neurketa jokatu ditu, Ligako 22, Errege Kopako bi eta RFEF Kopako bertze bi. Gainera, bi gol sartu ditu aurten, RFEF Kopan bat CF Illuecaren kontra eta Ligan bertze bat, Intercityren kontra etxean.

Jon Ander Perez pasa den urtean etorri den Irunera. Talde txuribeltzarekin 29 partidu jokatu ditu guztira denbora tarte honetan (Lehen Federazio Ligako 26, Errege Kopako bat eta RFEF Kopako bi). Gol bat ere sartzea lortu zuen Barça Atlètic-en kontra Johan Cruiff zelaian.

Marc Vales pasa den otsailean ailegatu zen Real Unionera. Azken hilabete hauetan zortzi neurketa jokatu ditu eta gol bat sartu ere, Taxoaren Osasuna Promesas taldearen kontra. Azkenik, Julen Agirre 24 partidutan zelairatu da lehen taldearekin, 19 Lehen Federazio Ligan, bat Errege Kopan eta lau RFEF Kopan. Agirrek ere gol bat sartu du 2022/23 denboraldian.

Real Unionek euren profesionaltasuna eskertu nahi izan die bortz jokalariei eta etorkizunean zorte ona opa die. 

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika