DATORREN DENBORALDIKO DINAMIKA ARGITUZ DOA
Futbola

DATORREN DENBORALDIKO DINAMIKA ARGITUZ DOA

Espainiako Futbol Federazioak Federazioko 1.maila berriaren inguruan eginiko batzarrean parte hartu du Real Unionek. Ricardo Gartzia lehendakaria eta Asier Maestu gerentea izan dira talde irundarraren ordezkariak.

Madrilen, Espainiako Futbol Federazioaren egoitzan, datorren urtean bigarren maila eta bigarren B mailaren artean sortuko den eta Federazioko 1.Maila izena duen kategoriaren inguruko batzarra aurrera eraman dute eta Real Unioneko ordezkariak bertan izan dira.

Espainiako Futbol Federazioak bertaratu diren klubei Federazioko 1.Maila berria 20 taldez osatutako bi multzotan antolatu dela eta ligak 38 jardunaldi izango dituela jakinarazi nahi izan die. Bi multzoetako liderrak, zuzenean, 2.A mailara igoko litzatekeela eta multzo bakoitzeko 2. eta 5. sailkatuek igoera fasea jokatuko dutela ohartarazi du Federazioak. Igoera fase horretatik, 2.A mailara igotzeko beste bi txartel jarriko lirateke jokoan. Era berean, multzo bakoitzeko bost taldek maila galduko dutela adierazi du, hau da, 16. eta 20. postuan bitarte geratzen diren taldeak maila galduko lukete.

Beste gauzen artean, honako informazio hau elkarbanatu du Espainiako Futbol Federazioak Madrileko egoitzara bertaratu izan diren taldeei:

• Talde bakoitzak 23 lizentzia tramitatzeko aukera izango du eta horietatik 8-k 23 urtez azpiko jokalariak izan beharko dute. 24 fitxa tramitatzeko aukera izango dute taldeek; beti ere, hirugarren atezain bat inskibatu nahi badute.

• Neurketetako deialdiak 23 jokalarik osatu ahalko dute.

• Herrialdez kanpoko jokalariak sinatzeko unean ez da kuporik izango.

• Berdeguneak belar naturalezkoak izan beharko dira eta instalazioek 4.000 ikusleren gutxiengo edukiera izan beharko dute.

• Federazioko 1.mailan aritzeko, klubek abala aurkeztu eta kanona ordaindu beharko dute.

• Taldeek delegatu federatiboa izan beharko dute beren lan-taldeetan.

• Espainiako Futbol Federazioak atal berria sortuko du, organigrama batekin kategoria berriaren beharrei erantzuteko.

• Espainiako Futbol Federazioak telebista-eskubideak eta ligaren marketing-eskubideak kolektiboki saltzeko aukera landuko ditu. 

Espainiako Futbol Federazioak Federazioko 1.maila berria profesionalizatzeko nahia du eta horretarako, datorren urtean maila horretan arituko diren taldeei profesional azpi-egiturak izan dezaten exijituko die. Ukaezina da Federazioak planteatutako arau berriek talde txiki eta humilen aspirazioak txikituko lituzkeela. 

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika