DAVID MOVILLA: `AZKEN PARTIDUETAN BAINO BERTSIO HOBEA ERAKUTSI BEHAR DUGU´
Futbola

DAVID MOVILLA: `AZKEN PARTIDUETAN BAINO BERTSIO HOBEA ERAKUTSI BEHAR DUGU´

Real Unionek Intercity jasoko du bihar Galen, azken bi jardunaldietan porrotak jaso ondotik

Real Unionek Intercity jasoko du asteburu honetan Stadium Galen. Zehazki, bihar arituko dira txuribeltzak Alacanteko taldearen kontra, 17:00etan. David Movilla minduta dago azken bi jardunaldietan jasotako porroten ondorioz, eta honi buelta emateko, bihar euren “bertsio hobea” zelairatu beharko dutela argi du entrenatzaileak.

“Urguiluan minduta nago”. Horrela sentitzen da Real Uniongo entrenatzailea. Eldense eta Amorebieta taldeen kontra galdu ondotik, David Movilla ez dago eroso txuribeltzek zelaian erakutsitakoarekin: “Bi partiduek eskatzen ziguten maila ez ematearen ardura osoa nik dut. Taldeak erakusten duena kezkatzen gaitu eta horregatik, bertsio hobea erakutsi behar dugu”.

Entrenamendu onak egiten ari da, hala ere, talde irundarra, baina “lantzen dena gauza bat da eta gero gertatzen dena bertze bat”. Entrenatzailearen iritziz, “puntuak hirunaka gehitzen hasi nahi baditugu, jokoa gure mesedetara gidatu beharko dugu”. Eta hau zaila izanen da asteburu honetan, bertze hainbatetan bezala. Izan ere, Intercity “maila honetako aurrekonturik handienetakoa duen kluba da eta horri esker, fitxaketa oso onak egin ditu bigarren itzulirako. Lehen mailako jokalariak ditu taldean”, Movillak jakinarazi duenez. Horren aitzinean beraz, Real Union “mailarik altuenean aritu beharko da bihar, gure babesarekin babesarekin”.

Alta eta bajen inguruan, aldaketa aunitzik ez dagoela ere onartu du prestatzaileak. Jose Carrilok ez du denbora gehiegirik eduki taldean lan egiteko oraindik, proba-medikuak egiten ari dizkiotelako. Bravok ere ez du bertzeek bezainbertze entrenatu eta beraz, biharko zalantzan dagoen jokalarietako bat da. Montoro berriz, behin zigorra beteta, deialdian sartzeko prest egonen da. 

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA
Futbola

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA

2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere

Real Unionek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika