DAVID MOVILLA: `PRIBILEGIATU BAT SENTITZEN NAIZ HEMEN EGOTEAGATIK´
Futbola

DAVID MOVILLA: `PRIBILEGIATU BAT SENTITZEN NAIZ HEMEN EGOTEAGATIK´

Igor Emery Real Uniongo presidenteak Movillarekin “erreakzioa” eta “eraikuntza” bilatzen dutela azpimarratu du

Igor Emery Real Uniongo presidenteak eta David Movilla lehen taldeko entrenatzaile berriak prentsaurrekoa eman dute gaur goizean Stadium Galen, azken honen aurkezpen ofiziala egiteko asmoarekin. Biak ilusioz azaldu dira eta elkarrekin lanean jardungo dutela ere azpimarratu dute, klubak dituen helburuak lortzeko asmoarekin.

David Movilla Real Uniongo entrenatzaile berriak “ilusioz” hartu du proiektu berri honen ardura. Berak adierazi duen moduan, “lehen aldia da 23 urtetan, leku batera iristean, niregan konfidantza osoa dutela sentitzen dudala”. Honek, aldi berean, beregan “ardura eta konpromisoa” eskatzen duela onartu du, baina “klubak nahi duen bezainbeste inplikatuko” dela.

Real Unionen deia jaso zuenetik, Movilla buru-belarri jarri zen lehen taldearen orain arteko lana aztertzen. Dagoeneko ezaguna zuen, hiru aldiz egon baita aurten Real Union zuzenean ikusten, baina hala ere onartu du lan handia duela aitzinetik: “Astea oso motza izan da eta gauza asko zeuden egiteko. Ezin izango naiz lehiaketara gustatzen zaidan moduan iritsi, baina dagoeneko ongi egina dagoen lana aprobetxatuko dut. Deia jaso nuenetik, eguneratu behar izan naiz eta egun hauetan asko galdetu dut eta taldea barrutik ezagutzen saiatu naiz”.

Horregatik, “taldeak ongi egiten dituen gauza guztiak” ikusi behar dituela erran du barakaldoarrak, “barruan ezarrita dauden prozesuak ezagutu eta poliki-poliki hobetzen joan”. Honen harira, Aitor Zulaikak eta Joseba Agirrek, euren talde teknikoarekin, egindako lana goraipatu du eta hurrengo asteetan hori guztia baliatuko duela: “Ez zen oso inteligentea izanen nire aldetik aurretik egindako lan ona aldatzea. Horregatik, Aitorrek eta Joseba egindako lan guztia baliatuko dut, profesionalki errespetu guztia merezi dutelako. Aitor jarraitu dut Lagun Onak-en hasitako ibilbide guztian zehar eta nire errespetu guztia merezi du”.

Bukatzeko, “orri txuriko koaderno batekin” datorrela argitu du Movillak: “Klubaren zerbitzura jarriko naiz. Bere historia hartuko dut erreferentzi moduan eta horretara egokituko naiz, errendimendu altuko taldea osatzeko helburuarekin”. Gaineratu duenez, entrenatzailea “pribilegiatu bat” sentitzen da aukera profesional hau edukitzeagatik.

Igor Emery Real Uniongo presidenteak ere David Movillarekin lortu nahi dituzten helburuak argitu ditu. Batetik, “epe motzean, erreakzio” bat nahi dutela adierazi du lehendakariak. “Erreakzio hori klubak eduki behar du, baita taldeak ere, baina Davidek lagunduko gaitu hori edukitzen”, jakinarazi du. Bertzetik, epe ertain-luzean, Emeryk klubean “eraikuntza” bat ematea nahi duela aipatu du: “Guk profesionaltasunean aurrerapauso bat eman nahi dugu, eta horretara etorri da David. Benetan pentsatzen dugu bera dela pertsonarik egokiena horretarako, aurretik berak egindako lana ikusita eta bertan izan duen inplikazioa eta profesionaltasuna ikusita”. Azkenik, David Movilla beraren hitzak errepikatu ditu presidenteak eta azken helburu nagusi bat jarri dute mahai gainean, “jokalariek eta taldeak hegan egin dezaten”, nahi dutelako.

Horrela, David Movilla entrenatzaile moduan estreinatuko da bihar bertan Sabadell-en kontra jokatuko duten neurketarekin. Lehen aldia izanen da Real Unionekin aulkian eseriko dena, nahiz eta oraindik bere lana ezin izanen den guztiz ikusi eta bera behatzaile gisa egonen den aste hauetan. Partidua Nova Creu Alta zelaian jokatuko da, arratsaldeko 18:45ean. 

REAL UNIONEK GARAIPENA ESKURATU ZUEN ETXEKO AZKEN JARDUNALDIAN
Futbola

REAL UNIONEK GARAIPENA ESKURATU ZUEN ETXEKO AZKEN JARDUNALDIAN

Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker

Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO
Futbola

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO

Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu 

Maiatzeko udal osoko bilkuran...

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN
Futbola

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN

4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan

Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika