06 Abe, 2022
Atzo arratsaldean zuzendu zuen lehen entrenamendua, Borja Agirretxu bigarren prestatzailearekin batera
Real Uniongo lehen taldeak entrenatzailea berria du dagoeneko. Aitor Zulaika kanporatua izan ondotik, David Movillak zuzenduko ditu txuribeltzak hemendik aitzinera. Atzo arratsaldean izan zuen lehen lan eguna eta bere ondoan Borja Agirretxu bigarren prestatzailea eduki zuen.
David Movilla barakaldoarra da Aitor Zulaika ordezkatuko duena Real Uniongo lehen taldeko entrenatzaile gisa. Bizkaitarrak 23 urte daramatza prestatzaile lanetan, 1999. urtean Romo CFko Kadete taldea gidatzen hasi zenetik. Bi urte geroago, Santurtziko Peña Athletic-eko Kadeteak zuzendu zituen eta, denboraldi hartan, taldea Euskal Ligara igotzea lortu zuen. Arenas Club-eko Jubenilen B taldearekin ere Euskal Ligarako igoera bizitu zuen Movillak. Talde hau gidatzetik, klub bereko Hirugarren Mailako taldearekin lan egitera pasatu zen eta hau jeitsiera postuetatik aldentzea lortu zuen, denboraldi horretan salbazioa eskuratuz.
2006. urtean, SD Leioatik deitu zuten bizkaitarra eta Erregional mailan zegoen taldea, Bigarren B mailara igo zuen. Hemen bederatzi denboraldi lanean ibili ondotik, Barakaldo CFra joan zen eta, lehen urtean, taldeak Bigarren A mailara igotzeko play-offa jokatzea ahalbidetu zuen. 2018an berriz, Zamora CF klubean ibili zen eta bertan zela ere, Hirugarren Mailako taldeak Bigarren B mailarako igoera lortu zuen, Bigarren A mailara pasatzeko play-offa ere jokatuz.
Ibilbide luze eta oparo honekin iritsi da beraz, David Movilla Real Unionera. Astelehen arratsaldean bertan jarri zen lanean eta orduan zuzendu zuen bere lehen entrenamendua. Ortzegun honetan berriz, lehen neurketa bizituko du talde txuribeltzeko entrenatzaile moduan. Izan ere, Real Unionek CE Sabadell taldearen kontra jokatuko du hurrengo jardunaldia, Nova Creu Alta zelaian.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...