16 Urr, 2017
LEALTAD: David Tejero; Nacho López, Omar Hernández, Mendi, Keko; René Montoto, Rodri Martínez; Pablo Acebal (Steven, 86'), Manu Medori (Fassani, 68'), Róbert; Borja íñiguez (Juan Cueto, 82').
REAL UNION: Otaño; Estrada, Senar, Esnaola, Gayoso (Leta, 68'); Martins, Mikel Alonso; Llamas (Mario Capelete, 60'), Orbegozo, Juan Domínguez; Galán.
GOLA: 1-0: Rober (58').
EPAILEA: Fernández Rodríguez. Txartel horiak: Rodri (Lealtad) eta Esnaola (Real Union).
Esku hutsik itzuli da Real Union Asturiastik, Villaviciosako Lealtad taldearen etxetik. Igandeko neurketa kontrolpean eduki zuten txuribeltzek lehen zati osoan zehar. Gehiago izan ziren, baina erasoan ez zuten eraginkortasunik eduki. Bi aurrelariek, Galanek eta Orbegozok eduki zituzten abagunerik onenak.
Bigarren zatiak ere antzeko bidea hartu zuen, baina defentsan egindako akats bakanetako batek kalte handia eragin zion Unioni. Berdegunearen erdian galdu zuen baloia, eta Roberrek abantaila eman zion etxeko taldeari, kontraerasoan. Azken minutuetan kontrola galdu zuen Irungo taldeak, eta gertuago egon zen Lealtaden bigarren gola, berdinketa baino.
Porrotarekin postu bat galdu du Real Unionek, eta seigarren tokian dago, Real Sociedad Brekin berdinduta. Asteburuan Osasuna B hartuko du Asier Santanaren taldeak Stadium Galen.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...