DENONTZAT RACE OZTOPO LASTERKETA OSPATUKO DA IGANDE HONETAN IRUNEN

Irteera eta helmuga hiriko San Juan Plazan egonen da eta maila eta adin desberdinetarako ibilbideak proposatuko dituzte

Denontzat Race oztopo lasterketa ospatuko dute Irunen igande honetan, apirilaren 7an. Goizeko 10:00etan hasiko da eta hiriko San Juan Plazan izanen du irteera eta helmuga. Erdigunera eramanen dute proba, eta adin eta maila desberdinetarako egokiak izanen diren ibilbideak proposatuko dituzte.

Txanda herrikoiare irteera izanen da lehenbizikoa, 10:00etan, eta ondotik (11:00) elitezko gizonek proba lehiakorrari hasiera emanen diote. 11:10ean elitezko emakumeek hasiko dute proba lehiakorra, baita emakumeen adin taldeek ere. Azkenik, 11:20ean gizonen adin taldekoek eginen dute proba lehiakorra. Haurren txanda ere egonen dela aitzindu dute antolatzaileek eta hauek 13:30ean eginen dute lasterketa.

Hiru ibilbide izanen dira adin eta mailaren arabera: bide urdina, 3 kilometrokoa, ttikienentzat; bide laranja, urdina ere bateratuko duena, txanda herrikoiarena eta adin taldeena; eta azkenik, 12 kilometroko ibilbidea, bi koloreak hartuko dituena eta hau proba lehiakorrentzat izanen da.

Asier Landart probaren antolatzaileak eta Borja Olazabal Irungo Udaleko kirol zinegotziak eman dituzte oztopo lasterketaren xehetasunak:


JAIZUBIA ZALDIKETA ESKOLAK EMAITZA EZIN HOBEAK LORTU ZITUEN II ANAGAN KOPAN

Zizurren jokatu zuten II Anagan Kopako bigarren fasea eta bi jardunaldietan garaipenak eskuratu zituen Irungo klubak

Euskadiko Hipika Federazioak...

HELENE ROBLESEK GARAIPEN BIKOITZA LORTU DU JOLASETAN ETA OBERENAN

Azken bi asteburuetan Tenis Badia klubean ari den Roblesek bi garaipen eskuratu ditu, Jolasetan eta Oberenan jokatutako Alebin mailako Openean

Tenis...

JAIZUBIA HIPIKA KLUBAK II. ANAGAN KOPAKO BIGARREN FASEA JOKATUKO DU ZIZURREN

Lehiaketa hirugarren kategoriakoa da eta Irundik 40 bat zaldizkok eta amazonak hartuko dute parte

Euskadiko Hipika Federazioak lau egoitzatan antolatzen du...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika