Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...
25 Ira, 2017
REAL UNION: Otaño, Estrada (Aimar, 70') Ekhi, Esnaola, Gayoso (Urkizu,65'), Rodellar, Martins, El Haddadi, Juan Domínguez, Capelete (Orbegozo, 52'), Galán.
AMOREBIETA: Tena, Agirrezabala, Sanchez, Simic (Seti, 75'), Luengo, Juaristi, Alvaro, Iturraspe (Mujika 62'), Jon Ander, Ubis (Ortega, 51'), Seguin.
GOLAK: 0-1: Ubis (14'); 1-1: Martins (56'); 2-1: El Haddadi (57'); 3-1: Orbegozo (67').
Amorebieta mendean hartu du Real Unionek igandean, kontrako markagailuari buelta eman eta gero. Izan ere, bizkaitarrek egin dute neurketako lehen gola, 14.minutuan, aldez aurretik beste abagunerik eduki gabe. Ubisek sartu du gola, txuribeltzen defentsa ahula ezustean hartuta. Hortik aurrera, eroso aritu da Amorebieta, lortutako errenta baliotsuari eusteko lanean. Sendo defentsan, etxekoei arriskua sortzeko aukerarik eman gabe. Ezinean ibili da Real Union, erasorako baliabiderik gabe. Atsedenaldian, itxura txarra zuen norgehiagokak.
Kirolean, baina, espero gabeko gorabeherak eman daitezke. Bigarren zatiko lehen hamarrak pasata, minutu distiratsua eduki du Unionek. Bi gol eder sartu dituzte Martinsek eta El Haddadik, taldearen jokaldi onak borobilduta. Hiru minutu beranduago, lehia erabakitzeko aukera bikaina eduki du Domínguezek, baloia lapurtu ondoren, baina atezainaren aurkako buruz-burukoan huts egin du.
Partida zeharo aldatu da, ordea, eta oso bestelakoa izan da Real Unionen jokoa, Amorebietaren beheraldia aprobetxatuta. 67.minutuan, azken kolpea eman dio Irungo taldeak, Orbegozoren golarekin. Garaipenari esker, sailkapenaren buruko taldetxoan jarraitzen du Real Unionek, hamabi punturekin. Lau gehiago ditu Burgos liderrak, txuribeltzen hurrengo arerioak, hain zuzen ere.
Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...