DOMINAK BIDASOA ATLETIKO TALDEARENTZAT

Iker Arotzenak, luzera jauzian, eta Eva Queimañok, pentathloi proban, lehen postua eta hirugarren postua erdietsi zuten 23 urtez azpiko Pista Estaliko Txapelketa Estatalean.

Hainbat diziplinetako Bidasoa Atletiko Taldeko 7 atletek asteburu honetan Valentzian jokatu den 23 urtez azpiko Pista Estaliko Txapelketa Estatalean parte hartu zuten. Talde irundarreko partaideek emaitza bikainak utzi zituzten asteburuan zehar; horren seinale, lortutako bi dominak eta hautsi dituzten marka pertsonalak dira.

Asteburuko protagonista Iker Arotzena izan zen. Oin azpian min hartuta, txapelketara bidaiatu eta luzera jauzian lehen postua lortu zuen. Rankingeko lehen postuan iristen zen Arotzena, eta bi jauzi nahikoa izan zitzaion urrezko domina eskuratzeko. Bi jauzietan orain arteko marka pertsonala hautsi zuen atleta hondarribitarrak: lehenean 7,43 metroko jauzia egin zuen eta bigarrenean, 7,46 metrokoa. Espainiako 23 urtez azpiko txapelduna izatea nahikoa ez eta Bidasoa Atletiko taldeko errekor berria ere egiteko kapaza izan zen. Arotzena datorren asteburuan Madrilera bidaiatuko du Espainiako Txapelketa Absolutuan lehiatzeko.

Asteburuko bigarren domina Eva Queimañoren eskutik iritsi zen. Eva Queimañorentzat urte gogorra izaten ari da eta ez du nahi beste entrenatzeko aukerarik izan. Edonola ere, bere onena emateko prest Valentziara bidaiatu zuen eta Pentlathoi modalitatean borntzezko domina erdietsi zuen. 800 metreotako proban laugarren postuan iritsi zen Queimaño, baina azken modalitate honetan ez zuen barkatu eta 2’31’’75-eko marka eginda domina eskuratzea lortu zuen.

Bertaratu ziren gainontzeko atletek ere agerraldi onak izan zituen. Honako hauek dira lortu zituzten denborak:

• Adriana de Pradok 6. egin zuen 3.000 metroetako proban.

• Izaro Irastorzak 8. postuan bukatu zuen altuera jauzian.

• Ana Gomez 12.na izan zen 200 metroetan 26,28-ko denborarekin. Aurtengo marka onenetik nahiko urrun bukatu zuen Gomezek. 

Malen Orduña pertika jauzilariak oso zorte txarra izan zuen txapelketa osoan zehar. 3,40 metroko lehen altueran hiru nulo jarraian egin zituen eta txapelketatik at geratu zen. Oso denboraldi ona egiten ari zen ordura arte, kolpe gogorra izan zen Orduñarentzat.

BIDASOA ATLETIKO TALDEKO EMAKUMEEK HIRUGARREN POSTUA ESKURATU DUTE LIGAKO LEHEN HITZORDUAN

Iruñean jokatu zen Ligako lehen jardunaldia eta BATeko emakumeak hirugarren postuan sailkatu ziren, Playas de Castellon eta Pamplona Atletismoren...

MADDALEN JIMENEZ BERATARRAK IRABAZI DU BERE HERRIKO MENDI MARATOI ERDIA

Gizonetan aldiz, Iñaki Olano nagusitu zen beroak baldintzatu zuen lasterketan

Berako XVIII. Mendi Maratoi Erdia ospatu zen pasa den igande goizean,...

ANA PULGARIN ZORTZIGARREN NAZIOARTEKO MARTXA TXAPELKETAN

Carla Martinezek klubeko errekorra hautsi zuen Alacanten 200 metroko lasterketan

Nazioarteko Martxa Txapelketa ospatu zen pasa den apirilaren 6an...

ARANTXA AUSAN EUROPAKO TXAPELDUN W50-KO 60 METROKO HESI LASTERKETAN

Abel Castañaresek zilarrezko domina eskuratu zuen M65 kategoriako 8 kilometroko krosean

Europako Master Txapelketa ospatu zen pasa den astean,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika