DOMINAK UKITU ZITUEN BIDASOA ATLETIKO TALDEAK

Irune Muguruzak, June Lizasok, Paula Añorgak eta Unai Gonzalezek txapelketa ona burutu zuten Pista Estaliko 20 urtez azpiko Espainiako Txapelketan.

Asteburu honetan, Antequeran, Pista Estaliko 20 urtez azpiko Espainiako Txapelketa jokatu zen eta Bidasoa Atletiko Taldeko lau atletek bertan parte hartu zuten. Hain zuzen ere, Irune Muguruza, June Lizaso, Paula Añorga eta Unai Gonzalez izan ziren partaideak. Txapelketa bikaina burutu zuten lauek eta, gutxigatik, bik ez zuten domina eskuratu.

Irune Muguruzak bi probetan lehiatu zen: 400 metro eta 60 metro hesidunetan. Egun berean egin zituen bi probak, horrek eskatzen duen desgaste fisikoarekin. 60 metro hesidunetan, final-erdietan bigarren postuan bukatu eta gero, finalean sailkatu zen 8.78’’-ko denborarekin. Finalean, bere marka pertsonala hobetu zuen (8.67’’), baina ez zen nahikoa izan domina lortzeko. Laugarren postuan bukatu zuen proba. 

400 metroetan, Muguruza ez zen final-erdietatik igaro. Nahiz eta probako marka pertsonala gainditu zuen (57.06’’), 0,03 segundurengatik bosgarren postuan sailkatu zen; beraz, ozta-ozta geratu zen bigarren finala jokatzetik.

Unai Gonzalezek, pertika jauzian, antzeko egoera bizi izan zuen. Pertika jauziko txapelketa ona egin zuen Gonzalezek, baina ez zuen dominengatik borrokan sarutko lukeen 4,65 metroko langa gainditu. Azken saiakeran oso gertu izan zen gainditzetik, baina azken unean, ukondoarekin langa jo zuen. Horrela, laugarren postuan bukatu zuen txapelketa.

Paula Añorgak 3,40 metroko jauzi onenarekin zortzigarren sailkatu bezala bukatu zuen pertika jauziko proba. Txapelketa oso ondo hasi bazuen ere, 3,55 metroko langa gainditzea ezinezkoa izan zitzaion. Bidasoa Atletiko Taldeko ordezkarien aburuz, “pena izan zen Paulak bere egunik onena ez izana, Pista Estaliko denboraldi bikaina egin baitu”. 

Azkenik, pentlathoi modalitatean, June Lizasok bere taldekidea den Paularen postu bera erdietsi zuen; hau da, zortzigarrena. Honako emaitza hauek egin zituen lehiatu zen proba desberdinetan:

• 9.90’’ 60 metro hesidunetan

• 1,54m altuera jauzian

• 10,09m pisu jaurtiketan

• 5,31m luzera jauzian

• 2’35’’69 800 metroetan

Orotara, 3200 puntu batu zituen, esan bezala, lehiaketa zortzigarren postuan bukatzeko.  

BATEK BIGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK ESKURATU DITU EUSKADIKO KLUB ARTEKO TXAPELKETAN

Gizonezkoek urrezko sei domina eta emakumeek bertze bi eskuratu zituzten, bertze hainbat dominekin batera

Euskadiko Klub arteko txapelketa ospatu...

IRUNE MUGURUZAK GIPUZKOAKO ERREKOR ABSOLUTUA ESKURATU DU

Espainiako Unibertsitate mailako 400 metroko hesi-lasterketan lortu zuen garaipena

Espainiako Atletismoko Unibertsitate mailako Txapelketa ospatu...

BIDASOA ATLETIKO TALDEKO EMAKUMEEK HIRUGARREN POSTUA ESKURATU DUTE LIGAKO LEHEN HITZORDUAN

Iruñean jokatu zen Ligako lehen jardunaldia eta BATeko emakumeak hirugarren postuan sailkatu ziren, Playas de Castellon eta Pamplona Atletismoren...

MADDALEN JIMENEZ BERATARRAK IRABAZI DU BERE HERRIKO MENDI MARATOI ERDIA

Gizonetan aldiz, Iñaki Olano nagusitu zen beroak baldintzatu zuen lasterketan

Berako XVIII. Mendi Maratoi Erdia ospatu zen pasa den igande goizean,...

ANA PULGARIN ZORTZIGARREN NAZIOARTEKO MARTXA TXAPELKETAN

Carla Martinezek klubeko errekorra hautsi zuen Alacanten 200 metroko lasterketan

Nazioarteko Martxa Txapelketa ospatu zen pasa den apirilaren 6an...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika