DONEZTEBE FUTBOL TALDEAK LEHEN PUNTUA POLTSIKORATU DU ANTSOAINEN
Futbola

DONEZTEBE FUTBOL TALDEAK LEHEN PUNTUA POLTSIKORATU DU ANTSOAINEN

Gazte Berriak taldearen kontra jokatutako denboraldiko lehen jardunaldian 1-1eko markagailua erdietsi zuten doneztebarrek

Doneztebe Futbol Taldeak denboraldiko lehen jardunaldia jokatu zuen pasa den larunbatean (irailaren 2an) Antsoainen, Gazte Berriak taldearen kontra. Banako markagailua erdietsita, denboraldiko lehen puntua ekarri zuten bueltan doneztabarrak etxera.

Joel Gil bigarren entrenatzaileak azaldu duenez, lehen neurketa hau “gogorra izanen zela” bazekiten Doneztebekoak. Igoera lortu berri duen taldea izanen zuten aitzinean, euren zelaian eta jokalari onekin. Hau guztia kontuan hartuta, aste guztian zehar lan egin zuten eta kontzentratuta atera ziren aurkariaren zelaira.

Eguraldia zela eta, zelaia bustia zegoen, putzuz betea, eta hasieran zaila izan zen prestatutako lana aitzinera eramatea. Hala ere, idortzen joan zen heinean, arriskua sortzen hasi zen Gilen taldea. Lehen zatian, hiruzpalau aukera garbi eduki zituzten, baina ez zuten lortu Gazte Berriak-en bloke ona guztiz haustea, eta hutsean ailegatu ziren bi taldeak atsedenaldira.

Bigarren zatian berriz, etxeko taldeak kalitate gehiago erakutsi zuen eta gola sartzea lortu zuten segidan. 50. minutuan, gutti gotti betti, baloia bidali zuten sarera antsoaindarrek eta lehen saiakeran Doneztebeko atezainak gelditu bazuen ere, aldaratzean markagailua aurkariaren alde jarri zen. Edonola ere, ez zuten amore eman eta segidan lortu zuen emaitza berdintzea. Hauek ere aldaratzean lortu zuten gola, Aitor Agestaren eskutik.

Doneztebek, azken minutuetan, jokoa aldatu zuen garaipena eskuratzeko helburuarekin, baina jokalari bat guttiagorekin gelditu zen. Hala ere, hau ez zen eragozpena izan berdinketa mantentzeko. Joel Gilen erranetan, “puntu ona” izan zen lehen jardunaldi honetan lortutakoa eta horrela segitu behar dutela sinetsita daude. Dagoeneko etxean jokatuko duten hurrengo jardunaldian pentsatzen ari dira. Irailaren 9an izanen da, Soto Ibarbasoren kontra.

Aditu hemen Joel Gil Doneztebe Futbol Taldeko bigarren entrenatzaileak egindako balorazioa.

(Argazkia: Jon Sein)

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA

Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko

Real Unionek...

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”
Futbola

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”

Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika