DONEZTEBE FUTBOL TALDEKO NAGUSIENEK ASTEBURU HONETAN HASIKO DUTE DENBORALDIA
Futbola

DONEZTEBE FUTBOL TALDEKO NAGUSIENEK ASTEBURU HONETAN HASIKO DUTE DENBORALDIA

Hilabete bat daramate prestaketa lanetan eta Joel Gil bigarren entrenatzaileak adierazi duenez, ilusioz eta gogoz daude txapelketa hasteko

Doneztebe Futbol Taldeko nagusienek asteburu honetan emanen diote hasiera denboraldiari. Nafarroako Ligako Preferente mailan arituko dira bertze urte batez eta lehen jardunaldian Antsoaingo Gazte Berriak taldea izanen dute aurrez aurre (irailaren 2an, 18:00etan, Antsoainen).

Taldeak hilabete bat darama dagoeneko prestaketa lanak egiten. Aurten baja garrantzitsuak izan badituzte ere, kanpoan zeuden herriko jokalariak berreskuratu dituzte eta zenbait gazte ere batu dituzte taldera. Joel Gil taldeko bigarren entrenatzaileak adierazi digunez, talde nahiko berria osatuta, ilusioz eta gogoz begiratzen diote denboraldi hasierari.

Aurredenboraldian zehar jokatutako lagunartekoetan gainera, sentsazio onak izan dituzte eta horri eutsiko diote indarrez hasteko. Hondarribia FE-ren eta Gure Txokoaren kontra garaipen bana lortu zituzten, 0-1 eta 0-5eko emaitzekin, eta Beti Gazteren kontra hutsera berdindu zuten pasa den ortziralean. Gaur azken lagunartekoa ospatuko dute etxean, Iñaki Indart zelaian, Baztanen kontra (20:00etan). Gilek berak aipatu bezala, emaitza onak bildu dituzte momentuz, eta honek helburu handiak edukitzera bulkatzen die, errate baterako, mailaz igotzeko aukeran pentsatzera.

(Argazkia: DFT)


REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika