26 Ira, 2023
Beti Gazteko emakumeek eta gizonezkoek berriz, ezin izan dituzte euren aurkariak garaitu
Garaipenak eta porrotak egon dira Doneztebe, Baztan, Lesaka eta Berako futbol taldeetako maila nagusietan. Lehenak gehiago izan dira, baina bigarrenek mindu egin dituzte lesakarrak. Doneztebek eta Baztanek 2-1 eta 1-2ko markagailuekin irabazi dute, hurrenez hurren. Bai Joel Gil, baita Iban Romo entrenatzaileak ere, pozik agertu dira bertze hiru puntu poltsikoratu dituztelako eta taldean egiten ari diren lanarekin emaitza onak pilatzen ari direlako. Berako Gure Txokoa taldeak ere irabazten hasi du denboraldia. Gipuzkoako Ligako Erregional mailako lehen jardunaldia jokatu zuen etxean, Matzadan, eta 4-2ko emaitza eskuratu zuen Oiartzun B taldearen kontra. Ganix Zubieta prestatzaileak taldea indartsu ikusi duela erran du eta lehen garaipen hau garrantzitsua izanen dela denboraldiko helburuak estu lotzeko. Azkenik, Lesakako Ohorezko Erregional mailako emakume eta gizonezkoek porrot bana jaso zituzten asteburuan. Emakumeen kasuan, denboraldiko lehen jardunaldia jokatu zuten Elgoibarren kontra, eta 2-0 galdu zuten Mintxetan. Gizonezkoek ere punturik batu gabe segitzen dute oraindik eta Aretxabaletaren kontra ere, 0-1 galdu zuten igandean etxean. Partiduaren bigarren zatian nagusitasuna eduki arren, golak ezin sartu ibili zirela aipatu du Javier Escagües entrenatzaileak.
Aditu hemen Iban Romo Baztango entrenatzailea, Joel Gil Doneztebeko bigarren entrenatzailea, Javier Escagües Beti Gazteko gizonezkoen prestatzailea eta Ganix Zubieta Gure Txokoako entrenatzailea:
(Argazkia: Jon Sein)
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...