DONEZTEBEK ETA BAZTANEK SOILIK ESKURATU DUTE GARAIPENA
Futbola

DONEZTEBEK ETA BAZTANEK SOILIK ESKURATU DUTE GARAIPENA

Beti Gazteko gizonezkoek bana berdindu zuten eta emakumeek eta Gure Txokoak porrot bana jaso zuten

Baztan-Bidasoaldeko futbol talde nagusienen artean, Nafarroako Ligan ari diren Doneztebek eta Baztanek soilik eskuratu dute garaipena asteburuan. Prefente mailako doneztebarrek 3-1 garaitu zuten Lezkairu. Aurkaria bolada txarrean ailegatu zen Iñaki Indartera, baina markagailua bere alde jartzen lehena izan zen. Hala ere, etxekoek buelta eman zioten honi eta hiru puntuak eurentzat izan ziren, Joel Gil bigarren entrenatzaileak aipatu duenez.

Lehen maila autonomikoko Baztanek ere etxean irabazi zuen, Idoya taldearen kontra. Bi porrot eta berdinketa baten ondotik, berriz ere puntuak batu zituen Iban Romoren taldeak partidu gogor batean. Bi berdinketa irauli behar izan zituzten, baina baztandarrak gai izan ziren hau egiteko eta honek indarra eman die aste berri bati ekiteko eta lanean segitzeko.

Gipuzkoako Ligan ari diren hiru taldeak aldiz, ez dute zorte bera eduki asteburuan. Beti Gazteko Erregional mailako gizonezkoek bana berdindu zuten Real Union Rocaren kontra Mastegin, Lesakan. Lehen ordu laurdenean aitzindu ziren irundarrak, baina etxekoak hurrengo jokaldian partidua berdindu eta puntuak ere banatu zituzten. Itxura ona eman zutela kontatu du Javier Escagües entrenatzaileak.

Klub eta maila bereko emakumeek berriz, 3-0 galdu zuten igande goizean, Galen, Mariño Real Union taldearen kontra. Partidua hasi aitzinetik bazekiten zaila izanen zela sailkapeneko liderra garaitzea, eta halaxe izan zen. Hala ere, Ainara Otxoteko bigarren entrenatzailea taldearen lanarekin kontent gelditu zen, ikusi baitzuelako, horrela segituz gero, gai izaten ahal direla talde onen kontra puntuak ateratzeko.

Azkenik, Erregional mailako Gure Txokoak denboraldiko lehen porrota jaso zuen Behobiaren kontra (0-2). Lehena izanik, porrot gogorra izan zen beratarrentzat, baina Ganix Zubieta entrenatzaileak argi du aitzinera segitu behar dutela, eta orain arteko lana baliatuz, berriz ere garaipenaren bidea hartuko dutela.

(Argazkia: Jon Sein Osinaga)


REAL UNION ROCAK GARAIPEN BATEKIN BUKATU DU DENBORALDIA
Futbola

REAL UNION ROCAK GARAIPEN BATEKIN BUKATU DU DENBORALDIA

Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz

Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...

REAL UNIONEK LEHEN RFEF MAILAKO TALDEA IZATEN SEGITUKO DU
Futbola

REAL UNIONEK LEHEN RFEF MAILAKO TALDEA IZATEN SEGITUKO DU

Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea

Real Unionek denboraldiko...

FRAN JUSTO: “AZKEN SAIAKERA BAT GELDITZEN ZAIGU ETA DENA EMAN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “AZKEN SAIAKERA BAT GELDITZEN ZAIGU ETA DENA EMAN BEHAR DUGU”

Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia

Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...

REAL UNION ROCAK SAN MIGUELEN UTZI ZITUEN PUNTUAK
Futbola

REAL UNION ROCAK SAN MIGUELEN UTZI ZITUEN PUNTUAK

Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena

Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...

REAL UNIONEK GARAIPENA ESKURATU ZUEN ETXEKO AZKEN JARDUNALDIAN
Futbola

REAL UNIONEK GARAIPENA ESKURATU ZUEN ETXEKO AZKEN JARDUNALDIAN

Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker

Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika