Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
12 Ira, 2023
Nafarroako Ligan aritzen diren Baztan eta Donezteberentzat denboraldiko bigarren jardunaldia zen, Gipuzkoako Ligan ari den Beti Gazterentzat berriz, lehena
Baztan-Bidasoaldeko futbol klubetako talde nagusi gehienek denboraldiari hasiera eman diote dagoeneko. CD Baztanek eta Doneztebe FT Nafarroako Ligan aritzen dira eta pasa den asteburuan denboraldiko bigarren jardunaldia jokatu zuten bi taldeek, Lehen Maila Autonomikoan eta Preferente mailan hurrenez hurren. Lesakako Beti Gaztek berriz, Gipuzkoako Ligari hasiera eman zion pasa den igandean, Ohorezko Erregional mailan.
Hiru taldeetatik bakarrak lortu zuen garaipena asteburuan, Doneztebek hain zuzen. Joel Gil taldeko bigarren entrenatzaileak kontatu duenez, Aimar Jabalerak buruz sartutako gol batek eman zien garaipena Soto Ibarbasoren aitzinean. Baztanek berriz, 2-0 galdu zuen Aoizen jokatutako partiduan. Iban Romo entrenatzaileak neurketa aztertu eta horren gainean lan eginen dutela aipatu du. Azkenik, Beti Gaztek ere 0-2ko markagailuarekin porrota jaso zuen Zarautzen kontra, denboraldiko lehen jardunaldian Mastegin. Javier Escagües prestatzaileak euren lana ona izan zela adierazi du, nahiz eta ezin izan zuten emaitzan islatu. Edonola ere, hiru taldeek denboraldi guztia dute aitzinetik oraindik eta horri aurre egiteko gogoz entrenatzen segituko dute.
Entzun hemen Iban Romok, Joel Gilek eta Javier Escagüesek errandakoa.
Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan
Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...
Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko
Real Unionek...