DONEZTEBEK IZUGARRIZKO NAGUSITASUNA ERAKUTSI ZUEN ETXEKO ZELAIAN
Futbola

DONEZTEBEK IZUGARRIZKO NAGUSITASUNA ERAKUTSI ZUEN ETXEKO ZELAIAN

Baztanek aldiz, 4-1 galdu zuen Amigó taldearen kontra, jokatutako denboraldiko neurketarik okerrenean

Gipuzkoako Ligak atsedenaldia izan zuen pasa den asteburuan eta Beti Gazte eta Gure Txokoako taldeek ez zuten jardunaldirik jokatu. Nafarroako Ligak aldiz, jarraipena eman zion denboraldiari eta beraz, Baztanek eta Doneztebek partidu bana jokatu zuten. Lehenak porrota jaso bazuen ere, bigarrenak erakustaldia eskaini zuen Iñaki Indarten etxeko zaleen aitzinean.

Prefente mailan aritzen den Doneztebek 9-0 irabazi zion, pasa den larunbat arratsaldean, etxean Mendi taldeari. Izugarrizko nagusitasuna erakutsi zuen taldeak Iñaki Indart zelaian, etxeko zaleen aitzinean. Erasoan eta defentsan geldiezinak izan ziren doneztebarrak eta golik jaso gabe bukatu zuten partidua. Horrez gain, bederatzi gol sartu zituzten: lau Enaitz Iriartek eta bana Aitor Agestak, Txomin Omarrek, Aitor Larumbek, Urko Oiarzabalek eta Xabi Erasunek. Joel Gil bigarren entrenatzaileak aipatu duenez, pozik bukatu zuten jardunaldia denek, nahiz eta lanean berdin segitu behar duten. Emaitza honek aldiz, sailkapeneko postu onean kokatu du Doneztebe, eta bertzeen aitzinean ere talde errespetagarriago batean bihurtu.

Lehen maila autonomikoko Baztanek berriz, ez zuen zorte bera izan igande arratsaldean Amigó-ren etxean jokatutako partiduan. 4-1 galdu zuten baztandarrek, Iban Romo entrenatzaileak adierazi zuen moduan, orain arte jokatutako partidurik okerrenean. Aitzakirik jarri gabe, prestatzaileak gaizki aritu zirela kontatu du eta akatsak egin zituztela, bertzerik gabe. Heldu den asteburuan etxean ariko da taldea, Iruñaren kontra, eta bertze aukera berri bat izanen da Baztanentzat puntuak eskuratzeko eta, bere buruarengan konfiantza edukita, hobe jokatu eta sentsazio hobeak edukitzeko.  


REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA
Futbola

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA

2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere

Real Unionek...

REAL UNIONEK FUTBOL CAMPUSA ANTOLATU DU UZTAILERAKO
Futbola

REAL UNIONEK FUTBOL CAMPUSA ANTOLATU DU UZTAILERAKO

Izen emateak irekiak daude ekainaren 26ra bitarte

Real Unionek aurten ere Udako Campusa antolatu du hiriko eta eskualdeko haur...

GALLARDOK IRABAZI DU REAL UNIONEN III. ENPRESEN TXAPELKETA
Futbola

GALLARDOK IRABAZI DU REAL UNIONEN III. ENPRESEN TXAPELKETA

Final handian Tecnari irabazi zion Irungo enpresak

Real Unionek III. Enpresen Txapelketa ospatu zuen pasa den asteburuan Stadium Galeko anexoan eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika