DUELA ASKO EZAGUTZEN EZ ZUTEN SENTSAZIOA
Futbola

DUELA ASKO EZAGUTZEN EZ ZUTEN SENTSAZIOA

Barakaldo nagusi izan da Lasesarreko berdegunean eta zazpi jardunaldiren ostean, Real Unionek porrota jasan du.

Zazpi jardunaldi zeramatzan Real Unionek porrotaren zapore mingotsa dastatu gabe, zehazki, Urritxen Amorebietaren aurka 1-0 galdu zuenetik. Orduan ere, Amorebieta talde txuri-beltza baino gehiago izan zen, gaur antzera. Barakaldok erakustaldia eman du eta behar-beharrezkoak zituen hiru puntuak eskuratu ditu Real Union 3-0 irabazita.

Aukera paregabea zuen Real Unionek Amorebietaren porrota baliatu eta puntu gehiago batzuen errenta lortzeko, baina aurrean oso talde egonkorra izan dute. Aldaketa ugari zelairatu ditu hasierako hamaikakoan Aitor Zulaikak: Mikel Azkoiti, Kun Temenuzkhov, Fran Rivera eta Teo Lucbert zelairatu ditu. Eta ondo hasi du neurketa talde txuri-beltzak; lehen hamar minutuetan bi abagune izan ditu, baina Galanen eta Riveroren jaurtiketek ez dute sarea aurkitu (lehenaren jaurtiketa lanaga gainetik joan da eta bigarrenarena, langak berak desbideratu du). Barakaldoren lehen golaren aurretik, Kunek buruz eta Mario Capeletek ezkerrez, Real Unionen gola egiteko aukera izan dute, baina, beste behin, langak ekidin du hori gauzatzea. Talde irundarrak lau saiakera egin eta barkatu ostean, ezkerraldeko taldearen korner jaurtiketa baten aldaratzetik iritsi da partiduko lehen gola. Hain zuzen ere, Real Unioneko jokalari ohia den Dani Estradak kornerreko aldaratzea jaso eta eskuin hankarekin baloia sarera bidali du. Barakaldok bikain jakin du Rivera eta Senarri (Rivero ordezkatu behar izan du min hartuta) zelai-erdian presioa egiten eta arazo asko izan du Real Unionek baloia jokatua ateratzeko.

1-0ekoarekin bukatu da lehen zatia. Aitor Zulaikarenak ondo hasi badira ere, pixkanaka Barakaldok zelaia jan eta bere arean sartu du Real Union. Minutu horien jarraipena izan dira bigarren zatiko 45 minutuak. Alain Ribeirok bigarren gola egiteko abagunea izan du, baina langara joan da bere jaurtiketa. Aukera galdu ez duena Jon Urkiza izan da, Fran Riverak atzealdean eginiko akatsa baliatu du 2-0ekoa egiteko.

Markagailu horrekin, Thior eta Viguera zelairatu ditu Zulaikak, baina azken 10 minutuak arte Real Union ez da Barakaldoren arearea hurbildu. Kontraeraso batean iritsi da neurketako 3. eta azken gola, Obloskii errusiarraren oinetatik, hain zuzen.

Neurketa erabakita zegoen, baina gola egiteko saiakeretan jarraitu du talde irundarrak. Bigarren zati osoan aukera bat bera ere izan gabe, korner batean hiru abagune jarraian izan ditu. Gexan Elosegiren burukada eta Sergio Llmasen jaurtiketak zutoinera joan dira eta gasteiztarraren bigarren saiakera Barakaldoren atzelariak atepeko marran atera du. Dudarik gabe, gaur ez zen irundarren eguna. Porrota eta hiru gol jasotzea gutxi balitz bezala, epaileak Gexan Elosegi kaleratu du neurketa bukaeran. Bada, atzelari hernaniarra ezin izango da Sanseren aurkako neurketa garrantzisuan izan. 

REAL UNION ROCAK GARAIPEN BATEKIN BUKATU DU DENBORALDIA
Futbola

REAL UNION ROCAK GARAIPEN BATEKIN BUKATU DU DENBORALDIA

Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz

Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...

REAL UNIONEK LEHEN RFEF MAILAKO TALDEA IZATEN SEGITUKO DU
Futbola

REAL UNIONEK LEHEN RFEF MAILAKO TALDEA IZATEN SEGITUKO DU

Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea

Real Unionek denboraldiko...

FRAN JUSTO: “AZKEN SAIAKERA BAT GELDITZEN ZAIGU ETA DENA EMAN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “AZKEN SAIAKERA BAT GELDITZEN ZAIGU ETA DENA EMAN BEHAR DUGU”

Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia

Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...

REAL UNION ROCAK SAN MIGUELEN UTZI ZITUEN PUNTUAK
Futbola

REAL UNION ROCAK SAN MIGUELEN UTZI ZITUEN PUNTUAK

Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena

Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...

REAL UNIONEK GARAIPENA ESKURATU ZUEN ETXEKO AZKEN JARDUNALDIAN
Futbola

REAL UNIONEK GARAIPENA ESKURATU ZUEN ETXEKO AZKEN JARDUNALDIAN

Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker

Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika