Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
21 Abu, 2021
(Argazkia: Bidasotarrak)
Nagusitasunez 32-21 mendean hartu zuen Helvetia Anaitasuna eta gaur, 19:30etatik aurrera, HBC Nantes izango du aurkari finalean.
Taldeko hiru jokalari garrantzitsuen bajen aurrean, C.D. Bidasoako gazteek aurrerapausua eman zuten eta erabakigarriak bilakatu ziren Helvetia Anaitasuna garaitzeko. Jon Azkuek, Julen Aginagaldek eta Rodrigo Salinasek ezin izan zuten Egiako Nazioarteko 26. Txapelketan jokatu, baina Furundarena (3), Olalla (2), Galan (1), Gay-Emparan (2), Urruzola eta enparauek maila harrigarri bezain bikaina eman zuten aurretik aipatutako izenek utzitako hutsunea betetzeko.
Fitxaketa berriak ere garrantzitsuak izan ziren talde iruindarra gainditzeko. Adrian Fernandezek bost gol egin zituen eta Azkueren bajaren aurrean erantzukizuna har dezakeela erakutsi zuen. Ezker hegaletik, Dariel Garciak 4 gol erdietsi zituen eta Victor Fernandezek (3), kanpoko lerrotik golak egiteko erraztasuna duela baieztatu zuen.
Final-erdiak hiru fase izan ditu. Hasiera berdindua izan arren, ordu laurdena iritsi orduko Jacobo Cuetararen taldeak neurketa haustea lortu du (10-3). Zazpi goleko abantaila hamar goletara ere handitu du talde irundarrak, atsedenaldira 18-8 irabazten iritsi da.
Neurketako bigarren fasean, aldageletatik bueltan, Helvetia Anaitasunak markagailua zertxo bait estutu du (22-17). Bazirudien bigarren zatian talde iruindarrak emaitza iraul zezakeela, baina C.D. Bidasoak, lehen zatia bukatu den modura utzi du neurketa, markagailuak 32-21 adierazten duelarik. Hirugarren fase honetan, Jacobo Cuetararen taldeak bikain jakin du zuen errenta defendatzen.
Gaur bertan Egiako 26. Nazioarteko Txapelketako finala jokatuko du Bidasoak eta Alberto Entrerriosek zuzentzen duen HBC Nantes izango du aurkari. Pasa den denboraldian, HBC Nantesek EHF Champions Leagueko Final Fourra jokatu zuen eta laugarren postua erdietsi zuen. Talde irundarraren gazte eta fitxaketa berrientzako test aparta izango da gaurkoa.
Fitxa teknikoa
32 - Bidasoa Irun (18+14): Sierra, Fernández (5), Olalla (2), Rodríguez (3), Cavero (2), Zabala (1), Francisco da Silva (2); Ledo, Furundarena (3), Gay-Emparan (2), Galán Arana (1), Urruzola, Tesoeriere, García (4), Ugarte (3), Odriozola (4).
21 - Helvetia Anaitasuna (8+13): Bar, Chocarro (2), Izquierdo (2), García (5), Arthur (1), Redondo (1), Bonanno (1), González (1), Gastón (1), Agorreta (1), Del Arco (2), Ganuza (3), Etxeberria (1), Fernández, Meoki.
Talde horiaren hamazazpigarren partehartzea izanen da EHF European Leaguen
Bidasoa Irunek pasa den asteburuan lortu zuen aurtengo denboraldiko helburu...
Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak
C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa...
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...