“EGITEN ARI ZEN PROIEKTUA IKUSITA, ERRAZA EGIN ZITZAIDAN REAL UNIONEN JOKATZEKO ERABAKIA HARTZEA”
Futbola

“EGITEN ARI ZEN PROIEKTUA IKUSITA, ERRAZA EGIN ZITZAIDAN REAL UNIONEN JOKATZEKO ERABAKIA HARTZEA”

Kiroletik saioan Aitor Zulaikaren konfiantza irabazi duen jokalaria elkarrizketatu dugu, Jon Madrazo Ortuellarra. Zamudio, Gernika, Getxoko Arenas, Burgos eta Leioan, besteak beste, jokatu ostean, Aitor Zulaikak eta Gorka Etxeberriak eskaini zioten proiektura batu da Irunen. Bere lanak eta zelaian erakusten duen indarrak, hasierako hamaikakoan finkatu du. Esan bezala, Ortuellako erdilariarekin Real Unionek Portugaleteren aurka jokatuko duen hil ala biziko neurketaren errepasoa egin dugu. 

Bizkaiko futbola eta futbol zelaiak primeran ezagutzen dituzu, Jon. Igandean, 11:30ean, La Floridako berdegunean garaipena erdiestea ez da gauza erraza izango:

Ez da gauza erraza, ez. Badakigu nola jokatzen duten talde bizkaitarrek, ni bizkaitarra izanik, igandean oso aurkari zaila aurrean izango dugula soberan jakitun naiz. Edonola ere, beti esaten dugun bezala, guk gurea egin behar dugu eta saiatu behar gara Aitorrek esaten diguna ahalik eta modurik zehatzenean betetzen.

Barakaldoren aurkako partidutik aintzina, neurketa guztiak garrantzitsu bilakartu dira. Bi neurketa geratzen dira lehen fasea bukatzeko, hil ala bizikoa al da Portugaleteren aurkako partidua? 

Asteak daramatzagu neurketa guztiak garrantzitsuak direla esaten, baina horrela da. Lehen jardunaldietatik ari gara finalak jokatzen. Egia da, bi neurketa besterik ez dira geratzen lehen fasea bukatzeko eta lehenengo hiru postuetan sartu nahi badugu, oso garrantzitsua izango da La Floridatik hiru puntuekin bueltatzea.

Herenegun Bilbao Athleticek lortutako garaipenarekin badirudi hirugarren postua Real Union, Sanse eta Racingen arteko lehia izango dela: 

Aste batzuk daramatzagu kontuak egiten, baina inoiz ez dira betetzen. Zulaikak argi esan zigun kontuak egitea ez duela ezertarako balio, gure lana partidu bakoitzean dena ematea da eta Portugaleten bakarrik pentsatu. Irabazi behar dugu eta gerora emaitzak ikusiko genituzke. Arreta osoa Portugaleteren neurketan mantendu behar dugu.

Zer egin behar du Real Unionek Portugalete mendean hartzeko? 

Guk gure estiloa nahiko markatuta dugu; beraz, La Floridan Real Union izan behar gara, ezin gara aurkariaren jokoan sartu. Futbol erakargarria egiten ari gara, baina ahalik eta lasterren La Florida bezalako zelaira egokitu behar gara. Zelai estuagoak dira, arerioak ondo ezagutzen du zelaia eta asko presionatzen du. Gainera, nahiz eta Portugalete beheko postuetan murgilduta dagoen, oso jokalari bizkorrak eta onak dituzte, edozein momentutan arazoetan jar gaitzaketenak. Bada, neurketaren gakoa lehen bait lehen zelaira moldatu eta dakigun jokoa egitea da.

Pasaden jardunaldian 0-2 galdu zuen Real Unionek Racingen aurka, baina emaitzaz haratago, itxura ona erakutsi zuen taldeak: 

Ezin izan nuen neurketa jokatu, harmailan izan nintzen deialdian eta sekulako lehen zatia egin genuela aitor dezaket. Hala ere, Racing Racing da eta horrelako taldeek edozein unetan gola egiteko abilezia dute. Nahiz eta neurketa kontrolpean genuenaren sentsazioa izan, 6 minututan bi gol egin zizkiguten. Nahiko latza izan zen; izan ere, gure jokoa egin genuen, sentsazio onak genituen eta porrotak min egin zigun. Aldi berean, demostratu genuen taldeak ez duela edonola amore ematen eta epaileak azken txistua jo arte markagailuan hurbilduko gintuen gola egiten saiatu ginen. Futbola horrelakoxea da, beti ezin da irabazi eta aurkari oso on baten aurrean kale egin genuen.

90 minutuak ordezkoen aulkian (harmailan) igaro zenituen. Gerora, Aitor Zulaikaren bidez jakin genuen min hartuta zinela. Zer moduz aurkitzen zara igandeko neurketari begira? 

Oraindik ez nago ehuneko ehunean, baina ostiralean taldekide guztiekin entrantuko dudalakoan nago eta espero dut iganderako arazorik gabe izatea. Molestia batzuk izan nituen eta ez jokatzeko erabakia hartu genuen. Neurketa garrantzitsua zen arren, ez genuen arriskatu nahi izan. Batzuetan, hobe da astebete geratu gerora hilabete bat min hartuta egon baino. Ez dakit osotasunean osatuko naizen, behintzat deialdian sartzeko moduan egon nahi dut. Ahalik eta gehien lagundu nahi dut taldea.

Racingen kontrako partiduak berri on bat utzi zuen, Ekhi Bravok debuta egin zuen talde irundarrarekin: 

Taldearentzako ona da jokalariak berreskuratzea, konpetentzia talde batean beti da ona. Geroz eta jokalari on gehiago, orduan eta konpetentzia maila altuago izango du taldeak eta funtsean, horrek egiten du talde bat sendo. Ezin gara eralxatu eta entrenamendu bakoitzean dena eman behar dugu. Igaro duen lesio larriaren ostean, oso berri ona da Ekhi Bravo taldera batu izana.

Guille Donoso eta Anatz Elizondo ere, unerik erabakiorrenean, osatzear daude: 

Lehenengo fasea bukatzeko bi neurketa geratzen dira, baina horrekin ez dugu denboraldia amaitutzat eman. Neurketa asko geratzen zaizkigu eta taldeko partaide bakoitza garrantzitsua izango da. Lehen esan bezala, berri ona da min hartutako jokalariak berreskuratu eta taldea osotasunean osasuntsu mantentzea.

Udaran hainbat eskaintza izan zenituen, zerk deitu zintuen arreta Real Unionekin sinatzeko? 

Talde batekin sinatzen duzun unean gauza asko izan behar dituzu kontuan. Nire kasuan, familia eta etxearekiko gertutasuna lehentasunekotzat ditut. Horretaz gain, Aitorrek eta Gorka Etxeberriak hasieratik interes handia izan zuten nigan eta zuten proiektua asko gustatu zitzaidan. Nire ustez oso talde ona osatzen ari zen eta usteak egi bihurtu dira. Hori guztia aintzat hartuta, Real Unionekin sinatzeko erabakia oso erraz hartu nuen.    

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO
Futbola

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO

Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu 

Maiatzeko udal osoko bilkuran...

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN
Futbola

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN

4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan

Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika