21 Eka, 2017
Euskadiko Txapela jantzi dute Ana Isabel Pineda eta Xabier Alonso irundarrek, 100 kilometroko proban. Santanderren jokatu zuten Euskadiko Txapelketa larunbatean, bertan antolatuta zeuden 100 kilometroko probak baliatuta. Euskadiko onenak izateaz gainera, sailkapen nagusian, hirugarren gelditu zen Xabier Alonso (BAT), eta zazpigarren Pineda (Goierri Garaia).
Taldekako erreleboak ere jokatu ziren Santanderren, eta gizonezkoen kategorian, Bostak-Bi-K taldea izan zen onena. Bidasoko zenbait korrikalari aritu ziren talde horretan: Victor Madejon eta Javi Perez irundarrak, eta Iñigo Tumas hondarribiarra. Dunboa 8:30 Irungo taldeko kideak bosgarren gelditu ziren.
Plaiaundin jokatu zen alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa eta etxekoek hamaika domina bildu zituzten guztira
Gipuzkoako alebin eta...
Irungo klubeko Arantxa Ausan, Juana Usabarrena, Miguel Arburua, Imanol Gil eta Javier Garcia Arnedo nagusitu ziren kategoria desberdinetan
Euskadiko...