EMAKUME ERRUGBILARIEN EGUNA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN PLAIAUNDIN
Errugbia

EMAKUME ERRUGBILARIEN EGUNA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN PLAIAUNDIN

Entrenamendu bereziez gain, emakumeek hirugarren denboraz gozatu ahal izanen dute eta batukada batekin borobilduko dute eguna

Txingudi Rugby Klubak Emakume Errugbilarien Eguna antolatu du heldu den larunbaterako, ekainaren 10erako. Eskualdeko emakume errugbilariek arratsalde osoko egitaraua izanen dute prest Plaiaundin eta horrela, denboraldi bikain honi bukaera eman ahalko diote.

Arratsaldean emanen diote hasiera egitarauari Plaiaundin. Eskualdeko emakume errugbilariek entrenamendu berezia izanen dute Maider Aizpurua eta Asun Gamindezekin, 15:30etik aitzinera. Hau bukatuta, hirugarren denboraz gozatu ahalko dute aurten lehen aldiz talde sortu duten emakume guztiek. Arratsaldeari eta denboraldiari bukaera bikaina emateko berriz, Sustrai batukada feministarekin dantza egiteko aukera izanen dute, 18:30ean.

Klubak adin guztietako emakumeak gonbidatu ditu jardunaldi honetan parte hartzera, eta lagunekin etortzeko gonbita ere luzatu du.

16 eta 18 urtez azpikoen partiduak

Plaiaundi larunbat goizean dagoeneko beteta egonen da. 16 eta 18 urtez azpiko taldeek Asturiasko All Rugby Llanerako taldeak jasoko dituzte. Bidasotarrek maiatzean bisitatu zituzten asturiarrak eta orain eurek gauza bera eginen dute Irunen. 10:00etan hasiko dira neurketak eta lehenik, 18 urtez azpikoek jokatuko dute. Ondotik, 16 urtez azpikoek emanen diote bukaera goizeko jardunaldiari.

Gizonezkoek eta Beteranoak kanpoan

Zaisa Txingudiko gizonezkoak, Txingordis taldearen izenean, Quebrantahuesos taldeak urtero antolatzen duen “Fat Rugby” txapelketa jokatzera joanen dira Monzonera. Pasa den urtean lehiaketaren irabazleak izan ziren Irun eta Hondarribiko jokalariak eta aurten, garaipena errepikatzeko asmotan daude. Txapelketan jokalariek, guttienez, 90 kilo pisatu behar dituzte eta arauak desberdinak dira, aurrelarien jokoa sustazeko helburuarekin.

Bertzalde, Txingudiko beteranoak Arrangoitzen (Lapurdin) izanen dira, larunbat goizean, Rugby Touch txapelketa jokatzen.

Clovis Leizagoyen txapelketan, hiru bidasotar

Clovis Leizagoyen txapelketa jokatuko da heldu den larunbatean ere Zarautzko Asti zelaian. 14 urtez azpiko Euskal Herriko eta Bearnoko sei selekzioen arteko txapelketa da hau eta bertan, hiru txinguditar izanen dira jokoan. Gipuzkoako selekzioarekin Oier Oliveira, Ekaitz Sanchez eta Helene Tristan arituko dira. 10:00etan emanen zaio hasiera txapelketari, eta orduan Arabaren kontra jokatzea egokituko zaie bidasotarrei. 11:00etan berriz, Cote Basque selekzioa izanen dute aurkari.

Txingudi Rugby Klubaren Eguna

Txingudi Errugbi Klubak bere eguna ospatu zuen pasa den ekainaren 3an. 100 pertsona baino gehiago bildu zirela jakinarazi dute, eta giro ederrean joan zela eguna. Azpimarratu dutenez, eguneko momenturik berezienak eskolako jokalarien eta gurasoen arteko neurketa izan zen, baina maila guztien artean jokatu zen “tokata” ere. 

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU
Errugbia

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU

Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak

Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN
Errugbia

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko

Denboraldiko helburu nagusia...

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN

Mugako taldeak ezin izan zuten Urgozo garaitu eta 38-3ko markagailuarekin galdu zuen

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek, Zaisa...

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN

Txingudi Rugby Klubeko gizonezkoak sailkapeneko hirugarren postua ziurtatzeko helburuarekin joanen dira liderraren etxera

Txingudi Rugby Klubeko...

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN
Errugbia

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN

Biok Experiential Shopping Txingudi Badia eskolarteko nazioarteko txapelketa arrakastaz ospatu zen bigarren urtez segidan

Eguraldia lagun zutela,...

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA
Errugbia

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA

200 errugbilari gazte bilduko dira Plaiaundin apirilaren 6an bigarren aldiz ospatuko den eskolarteko txapelketan

Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika