EMAKUMEA, KIROLA ETA ENPRESA FOROA ANTOLATU DU REAL UNIONEK

Maiatzaren 17an ospatuko da Ficoban, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera antolatutako ekimena

Real Unionek, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, “Emakumeak, Kirola eta Enpresa” foroa antolatu du heldu den maiatzaren 17an. Ficoban ospatuko da, 18:00etatik aitzinera, eta bertan, Patricia Rodriguez, Aintzane Encinas, Ane Saseta, Amaia Festa eta Ainara Manterolak parte hartuko dute.

Foroan partehartzaileek hitzaldi bat eskainiko dute gaiaren inguruan. Bakoitzak bere ibilbidea errepasatuko du eta emakume izateak eta kirol praktikak euren ibilbide profesionalean izan duen eragina azalduko dute, bertzeak bertze, gau hauek ukituz: lotutako esperientzia, zailtasunak, oztopoak, erronkak, emakumeen lidergoa, etab.

Ane Sanzberro kazetaria gidatuko du ekitaldia eta hitzaldien ondotik, galderak egiteko tartea izanen da, entzuleek euren zalantzak argitzeko tartea alegia. Ekitaldian parte hartzeko izena eman beharko da aitzinetik, maiatzaren 16a baino lehen esteka honetan: https://www.eventbrite.com/e/entradas-foro-mujer-deporte-empresa-634570616797.

Hizlarien profilak

Patricia Rodriguez

ADEn lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean eta Nazioarteko Kudeaketako Masterra Parisko ISCn. Bere ibilbidea PwC-n hasi zuen eta bertan bederatzi urte eman ondoren, etapa profesional berri bat hasi zuen kirol kudeaketan. 2014an, SD Eibar talde igo berriaren finantza- zuzendaritza hartu zuen, eta, bi urteren ondoren, klubeko zuzendari nagusi bihurtu zen. 2019an Elche CFko CEO bihurtu zen, LaLigako lehendakariordetzarekin batera. 2021ean Granada CFra joan zen kontseilari gisa, eta 2022aren amaieran RCTSSren gerentzia hartu zuen bere gain.

Aintzane Encinas

LaLigako enbaxadorea. TXIMIST Fundazioko eta Gaben Club Deportivoko presidentea. Realeko entrenatzailea. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua. Kirol Kudeaketa eta Zuzenbideko Masterra. Coach profesionala.

Ane Saseta

Nazioarteko igerilaria eta Espainiako txapelduna junior mailatik absolutura. Giza Nutrizioan eta Dietetikan graduatua, Euskal Herriko Unibertsitatean. Kirol Nutrizioan eta Elikadura Nahasmenduetan espezializatua. CD Bidasoa XXIeko presidentea 2018tik. Espainiako Igeriketa Federazioko zuzendaritza batzordeko kidea eta "Emakumea eta Ura" ataleko ordezkaria 2020tik.

Amaia Festa

Hondarribitarra, 1974an jaioa. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua ESTEn, Deustuko Unibertsitatea. Transportes Argitrans-eko administratzaile solidarioa.

Ainara Manterola

Zuheganen sortzailea eta bazkidea. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan graduatua, mugimenduaren kalitatean, indar-entrenamenduan eta lesioen errekuperazioan espezializatua. Lehen Mailako eta nazioarteko futbolari ohia futbolari zein prestatzaile fisiko gisa. 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika