Ur lasaietan, ur bizietan eta arraunean izanen dira ikastaroak
Santiagotarrak klubak ere udako ikastaroak eskainiko ditu ekaina bukaeratik iraila...
31 Abu, 2023
Miren Garmendiak gidatzen duen ontzia bortzgarren izan zen atzo ospatu zen sailkatze estropadan
Emakumeen Ama Guadalupekoa traineruak denboraldiko bertze helburu bat lortu zuen atzo arratsaldean Donostian. Irailaren 3an eta 10ean ospatuko den Kontxako Banderarengatik lehian izanen da, atzoko sailkapen estropada bortzgarren postuan bukatu ondotik.
Eguraldi kaskarra eta itsaso bortitza izan zuten atzo emakumeek Kontxako Banderako sailkatze estropadan. Hala ere, honek ez zien hondarribitarrei eragotzi. 13:04ko denboran osatu zuen Ama Guadalupekoak estropada eta honekin, bortzgarren postua lortu zuen, Kontxako Banderan lehian egotea ahalbidetu ziena. Euren aitzinetik, Orio, Donostia Arraun Lagunak, Tolosaldea eta Telmo Deun sailkatu ziren. Gibeletik berriz, Hibaika eta Kaiku. Hauek, Donostiarrarekin batera, irailaren 3an eta 10ean Kontxako Bandera poltsikoratzeko lehian izanen dira.
Hondarribiako emakumeek denboraldiko bertze helburu bat lortu zuten atzo arratsaldean eta gaur berriz, gizonezkoen txanda izanen da. Hauen estropada 18:00etan hasiko da baita ere, eta 24 traineruk hartuko dute parte. Hauek ere bi taldetan egonen dira banatuta: A taldean, Arkote, Cabo, Ares, Getaria, Hondarribia, Kaiku, Lekittarra, Ondarroa, Orio, Samertolameu, Santurtzi eta Zierbena; eta B taldean, Urdaibai, Bueu-Simei, Zumaia, Deustu, Elantxobe, Lapurdi, Mutriku, San Juan, San Pedro, Hibaika, Tiran eta Zarautz.
(Argazkia: ACT)
Ur lasaietan, ur bizietan eta arraunean izanen dira ikastaroak
Santiagotarrak klubak ere udako ikastaroak eskainiko ditu ekaina bukaeratik iraila...
Gizonezko lehen traineruak hirugarren postua eskuratu du Euskadiko Txapelketan
Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeek Lekeition garaipena eskuratu...
9 eta 11 urte baino gehiago dituzten gazteentzat zuzenduak egonen dira udako ikastaroak
Hondarribia Arraun Elkarteak piragua eta arraun ikastaroak...