08 Eka, 2023
Real Unionek eta Mariñok elkarlanean antolatutako ekimena da eta 2007 eta 2014 bitartean jaiotako gazteentzat zuzendua egonen da
Real Unionek eta Mariñok Emakumeen Udako Kanpusa antolatu dute uztaulerako. 2007 eta 2014 urteen artean jaiotako gazteentzat egokitua izanen da eta Galeko anexoan ospatuko da bi astez.
Stadium Galeko anexoan eginen da Emakumeen Udako Kanpusa. Bi astez luzatuko da, uztailaren 17tik 28ra, eta bi adin-talde osatuko dira. Bata, 2007 eta 2010 urteen artean jaiotako neskekin eta bertzea, 2011 eta 2014 artean jaiotakoekin.
Prezioak ere parte hartzen den asteen araberakoa izanen da. Astebetez parte hartzeik 75 euroko kostua izanen du, eta bi astez berriz, 135 eurokoa. Gainera, bi ahizpek parte hartu nahi badute, deskontu ttiki bat izanen dute: astebez bi ahizpa egonda, 140 euro ordaindu beharko dira; bi astez bi ahizpek parte hartuta, 250 euro. Astebetez hiru ahizpak izena emanda, 205 euro; eta azkenik, bi astez hiru ahizpek parte hartuta, 360 euro.
Izen-ematea irekia dago dagoeneko esteka honen bitartez: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfdOcpKSkghuqtvPjPN- jUhlwCNGJR4LGo2-iDaDppqVfE8Gg/viewform.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...