EÑAUT URUÑUELA DA CD BIDASOAREN EMAKUMEEN ARLOAREN KOORDINATZAILE BERRIA
Eskubaloia

EÑAUT URUÑUELA DA CD BIDASOAREN EMAKUMEEN ARLOAREN KOORDINATZAILE BERRIA

Emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko erronka duela argitu du klubak

C.D. Bidasoak emakumezkoen eskubaloiarekin zuen zor historikoa zuzendu nahian dabil. Urte luzetan Txingudi Egaindar kluba izan da Irunen nesken erreferentzia bakarra, kirol honetan Bidasoa-Irun taldea hiriko ikur bada ere. Baina emakumezkoen eskubaloia maila guztietan indartzeko helburuarekin, Eñaut Uruñuela Tremiño irundarra izendatu berri du C.D. Bidasoak emakumezkoen arloko koordinatzaile tekniko berria. IlCapo Hondarribiako jokalaria da gaur egun, eta 2010ean eskubaloi eskolan sartu zenetik harrobiko kategoria guztietatik igaro da. Klubak argitu duenez, «izendapen honekin klubak emakumezkoen taldeekin batera lan egin nahi du arlo hori indartzeko, aurrera pausuak ematen hainbat urte daramatzan proiektu bati jarraipena emanez».

Eñaut Uruñuelak 23 urte ditu, baina eskarmentua handia emakumezkoen kirol adarrari lotuta. Izan ere, 2016/2017 denboraldian infantil taldea entrenatu zuen, eta Gipuzkoako txapeldun eta Euskadiko txapeldunorde geratu zen 2017/2018 ikasturtean. Ondoren, kadeteen taldea Gipuzkoako Txapelketa eta 2018/2019 Euskal Ligara igotzea lortu zuen. Denboraldi honetan, kadete horiaren entrenatzaile gisa, Gipuzkoako txapeldunorde izan da.

Irundarrak eskubaloiko monitore eta lurraldeko entrenatzaile tituluak ditu, eta gaur egun entrenatzaile nazionalaren ikastaroa egiten ari da. Uruñuela pozik azaldu da erronkarekin. «Lanean hasteko eta ikasten jarraitzeko gogo handia dut, ilusio handiz ekingo diot proiektu berri honi», adierazi du.

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika