Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak
Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....
11 Mai, 2023
Usurbilgo jokalariak 2027ra bitarte segituko du Bidasoaren lehen taldearekin lanean
CD Bidasoak eta Eneko Furundarenak kontratu berri bat sinatu dute eta honekin, jokalari usurbildarrak lehen taldean segitzea onartu du. Luzapena 2027ra bitarte izanen da eta bi aldeak ere berritze honen garrantzia azpimarratu nahi izan dute.
Eneko Furundarenak 2020ko irailaren 8an egin zuen bere debuta Bidasoarekin, jubenil mailan zegoela. Orduan, Cangas de Morrazon aritu zen jokalari gaztea, Frigorificos Morrazo taldearen kontra, eta 22-35ko markagailuarekin irabazi zuen Bidasoak. Neurketa hartan sartu zituen usurbildarrak Plenitude ASOBAL Ligan bere lehen bi golak. Geroztik, Furundarenak Ligako 58 neurketa jokatuko ditu eta 52 gol sartu ditu guztira.
Europako Txapelketan berriz, 2021eko urrian egin zuen debuta, EHF European League-ko multzo fasean, Pfadi Winterthur taldearen kontra. Orduan ere bi gol sartu zituen jokalariak. Orduz geroztik, Europako txapelketako 25 partidu jokatu ditu gazteak eta 23 gol sartu.
Honez gain, Eneko Furundarenak Espainiako selekzioarekin ere jokatzen du. Promesas selekzioan egin zuen bere debuta eta jubenil selekzioarekin partidu bat jokatu ondotik, Junior selekziora egin zuen jauzia. Nazioarteko ibilbide honetan, iaz Portugalen lortutako urrezko domina azpimarratu behar da.
Jokalari usurbildarrak pozik azaldu da luzapen honekin. “Etxean nago eta oso gustura klubarekin”, azpimarratu du. “Orain dela urte batzuk klubak aukera eman zidan eta pixkanaka pisua hartzen joan naiz taldean eta gero eta gusturago sentitzen naiz. Oso pozik nago hemen jarraitzeagatik eta ilusioz”, gaineratu du.
Gorka Aginagalde Bidasoa Klubeko lehendakariak berrikuntza estrategiko baten gisan kalifikatu du berritze hau: “Berrikuntza estrategiko bat da hau. Orain dela lau urte batzordeak hasi zuen bideari jarraipena ematea da. Harrobiko eta lurraldeko gazteekin egindako lanari segida ematea”. Furundarenaren inguruan, “lehen taldean garrantzi handia hartzen ari den jokalaria” dela aipatu du Aginagaldek, “handitzen ari den jokalaria”. Zentzu horretan, berritze hau taldearentzat eta klubarentzat “ezin hobea” dela erran du.
Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak
Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....
Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen
Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...