ENEKO MACICIOR: “BADUGU KONFIANTZA ESKAS HANDI BAT ETA EMAITZA BAIKOR BAT BEHAR DUGU AHALIK ETA FITEEN”
Errugbia

ENEKO MACICIOR: “BADUGU KONFIANTZA ESKAS HANDI BAT ETA EMAITZA BAIKOR BAT BEHAR DUGU AHALIK ETA FITEEN”

Eneko Macicior Stade Hendayais errugbi taldeko jokalariak denboraldi hasierako neurketen balorazioa egin du. Partiduetan sartzea kosta egiten zaiela adierazi du eta hau, konfiantza faltagatik da bere irudiko. Gainera, jende falta sumatzen dute entrenamenduetan eta hori Covid-aren ondorioak direla ere jakinarazi du. Asteburu honetan ez dute norgehiagokarik jokatuko, atseden izanen baitute, eta datorren asteetan emaitza baikorrak eskuratzea espero du Maciciorrek, falta zaien konfiantza hori plantan ezartzeko.

Nola ikusi duzu taldea lehen neurketa hauetan?

Ba gure aldetik, joan den denboraldian bezala, zailtasun batzuk ditugu erasoan bereziki. Konfiantza hartu behar dugu. Ongi entrenatzen ari gara duela hiru hilabete eta erditik. Baina orain gure lana burutu behar dugu partiduetan, etrenatzaileek erraten dizkiguten kontsignak errespetatuz.

Lehen zatietan arazoak dituzue. Zer gertatzen da partida sartze horretan?

Ez dakit, diesel motore bat bezala gara. Emeki-emeki partidan sartzen gara, baina gure aurkariak berehala emaitzan aritzen dira jokatzen eta gu segitzaile batzuk bezala biltzen dugu gure partida. Bigarren zatitik goiti sartzen gara eta lortzen dugu gure jokoa plantan ezartzea, baina denbora gehiegi hartzeko dugu horretarako eta gehienetan berantegi da emaitza baikor bat ukaiteko.

Hau etxean gertatzen denean, zaleak haserretzen dira…

Bai, egia da, baina kontuan hartu behar da azken bi denboraldiak biziki zailak izan direla Covid-arekin. Gure ekipa oso ukitua izan da honekin eta geroztik, zailtasunak ditugu plantan ezartzeko. Lehenago lortzen genuen jokoa. Badugu konfiantza eskas handi bat eta emaitza baikor bat behar dugu ahalik eta fiteen, justuki konfiantza hori plantan ezartzeko eta heldu diren partidak positiboki prestatzeko eta antolatzeko.

Covid-aren ondorioak pairatu dituzue, argi eta gabi.

Bai, kopuruaren aldetik batez ere. Batzuk zailtasunak dituzte gurekin berriz ere entrenatzera etortzeko. Hainbat jende gutxiago ditugu entrenamenduetan. Nire irudiko konfiantza kontu bat da.

Asteburu honetan atsedena duzue. Gero nora joanen zarete lehiatzera?

Layrac-era joanen gara. Gero, etxean arituko gara Aramits-en kontra eta heldu den blokea Mouguerren amaituko dugu. 

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN

Mugako taldeak ezin izan zuten Urgozo garaitu eta 38-3ko markagailuarekin galdu zuen

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek, Zaisa...

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN

Txingudi Rugby Klubeko gizonezkoak sailkapeneko hirugarren postua ziurtatzeko helburuarekin joanen dira liderraren etxera

Txingudi Rugby Klubeko...

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN
Errugbia

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN

Biok Experiential Shopping Txingudi Badia eskolarteko nazioarteko txapelketa arrakastaz ospatu zen bigarren urtez segidan

Eguraldia lagun zutela,...

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA
Errugbia

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA

200 errugbilari gazte bilduko dira Plaiaundin apirilaren 6an bigarren aldiz ospatuko den eskolarteko txapelketan

Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...

ESKOLEN ARTEKO NAZIOARTEKO TXAPELKETA JOKATUKO DA PLAIAUNDIN
Errugbia

ESKOLEN ARTEKO NAZIOARTEKO TXAPELKETA JOKATUKO DA PLAIAUNDIN

Txingudi Rugby Klubak antolatu du “Biok Experimental Shopping Txingudi Badia” topaketaren bigarren edizioa

Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...

TXINGUDI RUGBY KLUBEKO SENIORREK EZIN IZAN DUTE GARAIPENIK BATU ASTEBURUAN
Errugbia

TXINGUDI RUGBY KLUBEKO SENIORREK EZIN IZAN DUTE GARAIPENIK BATU ASTEBURUAN

Biok Txingudik 29-22 galdu zuen Neskak Loratzen taldearen kontra, eta Zaisa Txingudik ere 17-13ko emaitzarekin galdu zuen Bera Bera Bren...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika