04 Mar, 2018 real union, lealtad, garaipena, gal, futbola
REAL UNION: Otaño; Estrada, Azkoiti, Esnaola, Gayoso; Ekhi, Llamas; El Haddadi, Juan Domínguez (Mikel Alonso, 67'), Capelete (Urkizu, 75'), Galán (Josu Hernáez, 65').
LEALTAD: Tejero, Keko, Mauri (Rober, 78'), Agus, Alex Blanco, Galiano, Iván Garrido (Medori, 72'), Omar Hernández, Montero (Jorge, 56'), Rodri, Álex Cruz.
GOLAK: 1-0: Galán (24'); 2-0: El Haddadi (26'); 2-1: Omar Hernández (56'); 3-1: Capelete (72').
Asturiasko Villaviciosa herriko Lealtad taldea mendean hartu du Real Unionek, igandean Stadium Galen. Ez da norgehiagoka ikusgarria izan, eta atearen aurreko eraginkortasunak ahalbidetu du arratsaldeko gol sorta. Lehen zatian, bi abagune bakarrak aprobetxatu ditu Jose Luis Riberaren taldeak, 2-0eko abantaila erosoa hartzeko. Galanek sartu du lehen gola, eta aurrelari nafarrak berak eman du bigarreneko azken pasea, El Haddadik errematea egin zezan.
Bigarren zatian, orokorrean, etxeko taldeak kontrolpean eduki du neurketa. Omarrek sartu duen penaltiak soilik eragin du nolabaiteko ezinegona. Mario Capeletek sartu duen hirugarren golari esker, alabaina, lasaitasuna berreskuratu du Unionek. Galanen lesioa izan da albiste okerrena, itxura txarra baitu. Eneko Eizmendik, gainera, ezin izan du parte hartu, eta hilabete eman beharko du berdegunetik kanpo. Talde txuribeltzak zazpi jardunaldi daramatza galdu gabe. Dagoeneko 14 puntuko errenta du jaitsierarekiko, eta 11koa promozioarekiko.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...