23 Eka, 2021
Meridan jokatu du azken urtean eta defentsako ezker hegalean jokatzera ohituta dago.
Urte baterako akordiora iritsi dira Real Union eta Erik Ruiz ezker defentsa erdilari bilbotarra. Alaves B-n birritan eta Barakaldotik igaro ostean, Meridan jokatu du aurten. Orotara, 23 neurketa jokatu ditu, 17 bigarren B mailako V.multzoko B azpimultzoan eta 6 izan dira bigarren fasean jokatu dituen norgehiagokak.
Lehen adierazpenetan, horrela aurkeztu nahi izan du bere burua Erik Ruizek: "Erik Ruiz nauzue, Real Unioneko jokalari berria. Oso pozik nago proiektu berri honen parte izateaz eta familia handi honetara batzeaz. Guztion artean, urteaz gozatzea eta ezarritako helburuak betetzea espero dut".
Hasierako hamaikakoan bere tokitxoa izan dezan, taldean oso finkatuta dagoen jokalari batekin lehiatuko da. Gorka Kijerak eta Erik Ruizek osatuko dute defentsako ezker aldea.
2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere
Real Unionek...
Izen emateak irekiak daude ekainaren 26ra bitarte
Real Unionek aurten ere Udako Campusa antolatu du hiriko eta eskualdeko haur...
Final handian Tecnari irabazi zion Irungo enpresak
Real Unionek III. Enpresen Txapelketa ospatu zuen pasa den asteburuan Stadium Galeko anexoan eta...
Real Unionek bi jokalariei eskerrak eman dizkie denboraldi hauetan erakutsi duten profesionaltasunagatik
Real Unionek jakinarazi duenez, Antonio...
Adidas markarekin jantziko dira jokalariak eta Futbol Emotion taldeak egindako diseinuarekin
Real Union Klubak 2024/25 denboraldiko jantziak...