Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
24 Urr, 2015
BIDASOA: Dejanovic, Zubiria, Cavero (4), Vázquez (3), Martínez (1), Crowley (1), Beltza (2), Portero (1), Villar (5), Kauldi (2), Muiña (5), Bezbradica (1) Mouriño, Davidovic (2), Azkue (1).
ANTEQUERA: Maireles, Castro (1), Escobar, López, Tello (5), Castro (1), Esteban (1), Alarcón, Moreno, Morales (3), Ortega (4), Soto (1), Díaz (5), Cabrera. Santamaría.
MARKAGAILUA: 5-1, 6-2, 8-3, 10-4, 11-6, 13-9 (atsedenaldia); 15-9, 17-10, 19-12, 23-14, 25-16, 28-21.
Gaindiezin dabil Bidasoa Artalekun. Orain arte, nagusitasunez gainditu ditu aurkari guztiak etxean. Antequerak ere kolpe galanta hartu du Irungo kiroldegira irten bezain pronto. Erauntsia izan da Bidasoa lehen minutuetan. Harresia osatu du defentsan, eta lau gol sartu ditu segidan, eraso estatikoa antolatu gabe. Joaquín Soler Antequerako entrenatzaileak hutsartea eskatu behar izan du hamargarren minutuan, hondamendia eteteko (7-2). Pixkanaka intentsitatea galduz joan da Bidasoa, baina gehiegi hurbiltzen ere ez dio utzi aurkariari. 13-9koarekin amaitu da lehen zatia.
Bigarreneko lehen ordu laurdenean erabaki du neurketa Fernando Bolearen taldeak. Defentsan estutu eta hiru gol besterik ez ditu jaso tarte horretan (19-12). Hortik aurrera, ondo neurtu ditu indarrak Bidasoak. Kauldiri, Mouriñori, Azkueri, Villarri edo Vazquezi atsedena hartzeko denbora asko eman die Boleak. Pistan egon diren jokalariek maila duina eman dute. Tarteka tentsioa lasaitu badute ere, ez dute inolako estualdirik jasan. Garaipen argia lortu du Bidasoak, eta indarrak gorde ahal izan ditu gainera hurrengo hitzorduetarako. Asteartean Kopako kanporaketa jokatuko du Bidasoa Artalekun, Teucroren kontra. Larunbatean, aldiz, Palma del Rion ariko da ligan.
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...
Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun
Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...