13 Eka, 2023
Real Unionek antolatutako Mugaz Gaindiko I. Txapelketa arrakastarekin ospatu zen larunbatean Stadium Galen
Errealak irabazi zuen Real Unionek antolatutako Alebinen Mugaz Gaindiko I. Txapelketa. Stadium Galen izan ziren 16 talde lehian pasa den larunbatean eta Errealak eta Martutenek lortu zuten finalera ailegatzea. Bertan, donostiarrek 0-1eko markagailuarekin garaitu zuten aurkaria.
Guztira hamasei taldek hartu zuten parte lehen aldiz antolatzen zen txapelketa honetan: Real Union Club 1, Martutene KE, JA Biarritz Football, Landetxa KT, Real Union Club 2, Les Genêts d´Anglet, CD Mariño 1, Hondarribia FE 1, Real Union Club 3, Arin Luzien, CD Behobia, Hondarribia FE 2, CD Mariño 2, CD San Marcial, Real Sociedad eta Labenne OSC Football. Giro ederrean pasatu zen eguna eta klub txuribeltzetik eskerrak eman nahi izan dizkiete parteqartzaile guztiei, “euren jokaeragatik eta futbol aren praktikaren inguruko jai-jardunaldi bat garatzen laguntzeagatik”.
Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...