“ERREGE KOPA BEREZIA DA, EZ DA TESTUINGURUARI SO EGIN BEHAR”
Eskubaloia

“ERREGE KOPA BEREZIA DA, EZ DA TESTUINGURUARI SO EGIN BEHAR”

Astebetez Asobal Liga ahaztu eta goi-mailako kirolariek gustuko duten txapelketan lehiatuko da Bidasoa: ostiralean, BM Benidormen aurka, Errege Kopako final-laurdenak jokatuko ditu.

Egutegian gorriz markatutako deialdia iritsi da. Bihar, goizeko 6:30ean, Irungo San Juan enparantzatik Madrilerako bidea hartuko du Bidasoak Errege Kopako final-laurdenak jokatzeko. Errege Kopa “txapelketa berezia” dela eta taldeari “ilusioa” egiten diola adierazi du Jacobo Cuetarak gaurko prentsaurrekoan. Aurrean duten erronkarekiko gogotsu azaldu da entrenatzailea asturiarra: “azken bi urteetan igaro ez ditugun final-laurdenak gainditu nahi ditugu”.

Aurkari ezaguna izango du aurrean Bidasoak, pasaden urtean txapelketa honetatik at utzi zuen BM Benidormek. “Aurreko urtean bezala, momento onean jasoko ditugu. Aurkari zaila da eta jakitun gara Errege Kopako neurketetan teoria eta aurreikuspen guztiak hausten direla”, adierazi du entrenatzaile asturiarrak. Hain zuzen ere, “lehiakorrak izatea, partidua jokatzen jakitea eta edonola neurketa irabaztea garrantzitsuena” dela esanez jarraitu du. Bidasoako teknikariak argi du Errege Kopako neurketak ñabardurez beterikoak direla, berdin diote aurreko jardunaldietako emaitzek; izan ere, neurketa bat irabaziz gero, final-erdietarako txartela lortu eta finalean sartzeko pausu bakar batera kokatzen zaitu. Horregatik, “taldeen testuinguruari so egitea akatsa dela” uste du Cuetarak.

Egiari zor, Jacobo Cuetarak onartu du taldea kolpatuta iritsiko dela Errege Kopako lehen partidura: “Urtarrilean lan ona egin badugu ere, jokalari ugari min hartuta ibili dira. Hainbat jokalari jokatu gabe iritsiko dira lehiaketara eta beste batzuek oso minutu gutxi lehiatuta”. Lesioak eta Huescaren aurkako porrota alde batera utzita, entrenatzaile asturiarrak taldearen ibilbidea goraipatu nahi izan du: “norbaitek pentsatzen badu Huescaren aurka galtzeagatik taldea txapelketara gaizki iristen dela oker dago. Azken 10 puntuetatik 7 batu ditugu, Bartzelonak eta Cuencak gainditu digute soilik”. Hain justu, BM Benidormek azken neurketetan puntu kopuru bera batu ditu, tartean, Leongo Ademar mendean hartu du.

Hain zuzen ere, taldearen desioa final-erdietara igarotzea da. Azken bi urteetan, Cuenca eta BM Benidormen aurka kale egin zuen Bidasoak eta biak finalera igaro ziren. Fasez igarotzeko “ilusio handia” dutela eta “arantza kendu” nahi dutela aitortu du entrenatzaile bidasotarrak.

Neurketaren gakoa. 

Jacobo Cuetarak argi du neurketaren gakoa zein izango den. Errege Kopako neurketek “lehiakortasun puntu berezia eta egoera zailenetan neurketaren irakurketa ona” eskatzen dutela aipatu du Cuetarak. Horretaz gain, “bai ala bai” irabazi beharreko neurketak direnez, “ez dira onak izaten”; beraz, “neurketan egonkorren, eraginkorren eta zentratuago dagoen” taldeak final-erdiak hurbilago izango dituela uste du. Hein batean, taldeak “errebantxarako gogoa” duela aitortu du.

Julen Aginagalde, irrikaz.

Osasuntsu eta gogotsu azaldu da Julen Agingalde. Sorbaldako minak ahaztuta, bere Bidasoa maitearekin Errege Kopako txapelketa jokatzeko irrikaz dagoela aitortu du: “hainbeste denbora kanpoan izan ondoren, gogoak nituen Bidasoara bueltatu eta horrelako txapelketa berezi batean parte hartzeko”.

Lesioak lesio, taldea “irabazteko gosearekin” ikusten duela jakinarazi du Aginagaldek. Argi du neurketa BM Benidorm arerio “gogorra” izango dela eta final-erdietako txartela eskuratzeko taldeak “duen onena” eman beharko duela. Hori bai, Bidasoaren alde indartsuena erakutsiz gero, “defentsan sendo aritu eta atepean maila ona eman”, irabazteko aukera handiak dituela uste du.


Erromatarrek bere garaian esaten zuten antzera, Alea iacta est. Ostiralean jakingo dugu hirugarrenez historia errepikatu ala, kasu onenean, asteburua luzatzen den. 

BIDASOA IRUN EUSKAL KOPA IRABAZLE BEDERATZIGARRENEZ SEGIDAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN EUSKAL KOPA IRABAZLE BEDERATZIGARRENEZ SEGIDAN

Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak

Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...

JACOBO CUETARA: “NEURKETA ZAILA ETA GARRANTZITSUA IZAN DAITEKE SAILKAPENEKO BIGARREN POSTUARI BEGIRA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “NEURKETA ZAILA ETA GARRANTZITSUA IZAN DAITEKE SAILKAPENEKO BIGARREN POSTUARI BEGIRA”

Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun

Bidasoa Irunek Euskal Kopa...

BIDASOAK LEONEN UTZI ZITUEN PUNTUAK
Eskubaloia

BIDASOAK LEONEN UTZI ZITUEN PUNTUAK

Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan

Bidasoa Irunek 33-32ko...

JACOBO CUETARA: “LEON BIGARREN ITZULIKO TALDERIK ONENETAKOA DA, ETXEAN BATEZ ERE, ETA ZAILA IZANEN DA GARAIPENA LORTZEA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “LEON BIGARREN ITZULIKO TALDERIK ONENETAKOA DA, ETXEAN BATEZ ERE, ETA ZAILA IZANEN DA GARAIPENA LORTZEA”

Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan

Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...

MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA IRUNEN OSPATUKO DA 2029AN
Eskubaloia

MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA IRUNEN OSPATUKO DA 2029AN

Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen

Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...

BIGARREN POSTUAN EGONKORTZEKO AITZINERA PAUSU BERRI BAT EMAN DU BIDASOAK
Eskubaloia

BIGARREN POSTUAN EGONKORTZEKO AITZINERA PAUSU BERRI BAT EMAN DU BIDASOAK

Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun

Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika