ERREGE KOPAKO SARRERAK ABONATUENTZAT SALGAI
Futbola

ERREGE KOPAKO SARRERAK ABONATUENTZAT SALGAI

Gaurtik aitzinera, Real Uniongo abonatuek Mallorcaren aurkako neurketa ikusteko sarrera eskura dezakete

Real Unionek Mallorcaren aurkako Errege Kopako kanporaketa ikusteko sarrerak salgai jarriko ditu gaurtik aitzinera. Momentuz, klub txuribeltzeko bazkideek soilik eros ditzakete sarrerak, eta heldu den astean publiko orokorrarentzat irekiko da salmenta. Mallorcaren aurkako neurketa abenduaren 20an ospatuko da, iluntzeko 21:00etan.

Errege Kopako sarrerak gaurtik aitzinera jarriko dira salgai Real Unioneko bazkideentzat. Hauek lortzeko, abonatuak Stadium Galeko bulegoetara edo denda ofizialera gerturatu beharko dira jendaurreko ordutegian: astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era. Abenduaren 6an eta 8an, jaieguna izanik, bulegoak itxita egonen dira. Klubak aurrez aurreko salmena aprobetxatuko du bazkideen datu-basea eguneratzeko.

Heldu den astelehenetik (abenduak 5) aitzinera berriz, RCD Mallorcako zaleek izanen dute partidurako sarrerak erosteko aukera. Hauek online egin beharko dute eta Real Unionek gune berezi bat prestatuko du beraientzat, Ekialdeko Tribunan. Sarrerak eskuratzeko esteka hauxe da: https://entradas.realunionclub.com/copa-del-rey.

Azkenik, bazkide ez diren guztiak abenduaren 9tik aurrera erosi ahal izanen dituzte sarrerak. Orduan, bazkideek erreserbatu ez dituzten eserlekuak salgai jarriko dira, bertze guztiekin batera. Publiko orokorrak internet bidez eros ditzake, baita bulegoetan edo dendan ere. Honez gain, abonatuek ere bigarren sarrera bat erosteko aukera izanen dute abenduaren 9tik aitzinera. Hauek bertatik bertara bildu beharko dute euren sarrera, bulegoetan edo dendan, eta abonatuen prezio berean eskuratu ahal izanen dute, nahiz eta ezin izanen zaien eserlekua bermatu.

Partidurako sarreren prezioak hauek izanen dira. Tribuna Nagusian, 14 urtetik aurrerako abonatu helduek 15 euro ordaindu beharko dute, 13 urte bitarteko abonatu haurrek 12 euro eta azkenik, abonatu ez direnek 35 euro. Ekialdeko Tribunan, bazkide helduek 12 euroen truke lortu ahal izanen dute sarrera, haurrek 10 eurotan eta bazkide ez direnek 25 eurotan. Azkenik, Preferentziako eserlekuetan abonatu helduek 10 euro ordaindu beharko dute, abonatu haurrek 5 euro, abonatuak ez diren helduak 20 euro eta abonatuak ez diren haurrak 10 euro. 

(Argazkia: Mikel Blasco)

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”
Futbola

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”

Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan

Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN
Futbola

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN

1-3ko markagailuarekin txuribeltzek garaipena eskuratu zuten Garmendipen, Lagun Onak B taldearen kontra

CD Lagun Onak B: Madrazo; Arizmendi,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika