ERRIOXAN EZTA EZ ZUEN REAL UNIONEK BERE JOKOA AURKITU
Futbola

ERRIOXAN EZTA EZ ZUEN REAL UNIONEK BERE JOKOA AURKITU

Real Unionek ez du ondo hasi denboraldia, eta atzoko partidua horren islada izan zen. Lehen sei jardunaldietan garaipen bat eskuratzea soilik lortu du, Amorebietaren aurka eta jada 14.postuan da promozio postuan dagoen Langreo taldearen puntu berdinekin.

Azken 12 puntuetatik, bi bakarrik eskuratu dute txuribeltzek eta jokoari erreparatuz ez du harritzen emaitza horiek. Atzo Las Gaunas zelai mitikoan galdu zuten Logroñesen aurrean, momenturarte garaipena ezagutzen ez zuen talde baten aurka. Hala ere, talde indartsua daukate errioxarrek aurten eta berandu baino lehen daukaten kalitatea atera behar zuten. Logroñesen entrenatzaileak bere postua zuen jokoan, eta etxeko taldearen jokalariek ondo erantzun zuten egoera horri.

Norgehiagoka guztian zehar Logroñes Real Union mendean izan zuen, jokoaren alorrean, gola eskuratzeko aukeretan eta baita baloiaren jabetzan ere. Real Unionek arazo asko zuen zelai erditik gora joateko, baloi asko galtzen zituen erdialdean eta etxeko taldeak azkar ekiten zioten kontraerasoari.

Marcos Andresek lehendabizi eta Rubenek ondoren Txusta gainditzea lortu zuten, 75.minutuan norgehiagoka erabat sententziatuz. Justu Marcos Andresen golaren ostean, Real Unionek banakoa lortzeko hiru aukera garbi izan zituen, baina aurrelariak ez ziren fin ibili eta azkenean garaipena Las Gaunasen geratu zen.

Lehen esan bezala, Real Union promozio postuetako puntu berdinekin aurkitzen da sailkapen nagusian. Txuribeltzen hurrengo partidua Sanseren aurkako derbia izango da, Stadium Galen igandean arratsaldeko 17:00tan. 

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN PONFERRADINAREN KONTRA

Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko

Real Unionek...

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”
Futbola

FRAN JUSTO: “ONGI ENTRENATU BEHAR DUGU, LASAI EGON ETA IGANDEAN LEHIATZERA ATERA”

Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika