ERROIBIDE ARTALEKUN GARAIEZINAK
Saskibaloia

ERROIBIDE ARTALEKUN GARAIEZINAK

Erroibidek 74-69 irabazi dio Askartza Claret taldeari eta zazpigarren postura igo dira. Esfortzu izugarria egin dute Sergio Martinen jokalariek, zazpi jokalarirekin jokatu baitu taldeak 

Erroibidek oso sendo jarraitzen du Artalekun jokatzen dituen partiduetan. Beste behin, esfortzu handia egin behar izan dute garaipena eskuratzeko. Aurrean Askartza Claret taldea izan dute, sailkapenean aurretik zuten taldea, eta garaitzeaz gain sailkapenean gainditzea ere lortu dute. 74-69 izan da azken emaitza irundarren alde.

Zazpi jokalarik jokoan parte hartu bazuten ere, Erroibidek hasieratik oso indartsu eta erritmo handiarekin ekin zion neurketari. Defentsan oso sendo zeuden, baina Leioako taldeak jokalari altuagoak zituztenez, bigarren jokaldiak baliatu zituzten lehen saskiratzeak erdiesteko. Hala ere, Erroibidek hiruko marratik oso ondo aritu ziren eta lehen laurdena 27-23 aurretik bukatu zuten.

Askartza Claret eskarmentu handiko taldea da eta bigarren laurdenean Erroibideko jokalariak faltez kargatzeko asmoa zuten. Irundarrek ordea ez zuten hanka sartu eta bigarren laurdenean ere aurretik joan ziren atsedenaldira. 13-10 irabazi zuten laurdena, utzailak itxiagoak ikusi zituzten, eta orokorrean 40-33.

Atsedenalditik bueltan, bazirudien Erroibidek nekea sortuko zitzaiela, baina ez zen hala izan eta bikain eutsi zioten kanpoko taldeari. Leioarrak erasokorrago irten ziren zelaria, erritmo handiagoa sartu zioten neurketari eta hirugarren laurdenaren amaieran bost puntutara hurbildu ziren (55-50).

Azken laurdenean neurketa erabakiko zen, Askartzak presio horrekin jokatu nahi izan zuen baina henegarrenez Erroibidek erasoei eutsi egin zien. Urduritasuna ahaztu zuen Sergio Martinen taldeak, jaurtiketa libreak bikain baliatu zituten eta kanpoko taldearen irabzteko saiakera guztiak zapuztu zituzten. Azken laurdena 19na berdindu zuten, baina garaipena aurten zazpigarrenez, Artalekun geratu zen (74-69).  

LEHEN PORROTA…BIGARREN GELDIUNEA?
Saskibaloia

LEHEN PORROTA…BIGARREN GELDIUNEA?

Erroibidek ezin izan du denboraldiko laugarren garaipena erdietsi, neurketa berdindu batean, Leioako Askartza taldeak 64-69 irabazi du.

Hiru hilabete...

GALDAKAO ZONALDE GORRIAN UTZI DU ERROIBIDEK
Saskibaloia

GALDAKAO ZONALDE GORRIAN UTZI DU ERROIBIDEK

Hiru hilabete geldirik egon ostean, lehiaketa utzi zuten bezala bueltatu dira irundarrak, garaipenarekin alegia. Cafeteria Tartalo Ibaizabelen aurka 71-86 gailendu...

GARAIPEN BERRI BAT ERROIBIDERENTZAT
Saskibaloia

GARAIPEN BERRI BAT ERROIBIDERENTZAT

Neurketa zail batean, azken laurdenean Erroibidek denboraldiko bigarren garaipena erdietsi du eta sailkapeneko lider berri bezala kokatu da...

HENDAIA BASKET BALLEK ASTEBURUKO BI NEURKETAK BEREGANATU DITU
Saskibaloia

HENDAIA BASKET BALLEK ASTEBURUKO BI NEURKETAK BEREGANATU DITU

Ostiralean Hazparneren jaso zuten Irandatzen eta aise 78-59-ko garaipena erdietsi zuten; igandean, bestalde, Merignac 80-56 garaitu zituzten.

Ez ohiko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika