ERROIBIDE SENDO ARTALEKUN
Saskibaloia

ERROIBIDE SENDO ARTALEKUN

Artalekun jokatutako bi neurketak irabazi ditu Erroibidek, gaurkoan, 69-57 gailendu dira Oñatiko Aloña Mendiren aurka

Erroibidek Artalekun jokatzen dituen neurketak garaipenez kontatzen ditu, gaur Sergio Martinen jokalariak Aloña Mendiri gailendu dira oso neurketa serioa jokatzen. Lehen laurdenean lortutako abantaila oso ondo kudeatzen jakin dute, garaipen honekin, hiru garaipen eta hiru porrotekin, zazpigarren postura bueltatu dira irundarrak.

Lehen laurdenean Erroibidek bere jokorik onena erakutsi zuen. Argi zegoen aurreko asteko bigarren zatiak zapore mingotsa utzi zuela taldean eta zaporea gozotzeko asmoz irten ziren neurketara. Izugarrizko partziala lortu zuten lehen bost minutuetan, 12-2, baina Aloña Mendik eskatutako hutsartearen ondoren, lehen laurdena 21-4koarekin bukatu zen.

Bigarren laurdenean ordea, oñatiarrak hobeto kokatu ziren kantxan eta erasoak zentzu hobeagoarekin egiten hasi ziren. Defentsan ere hobeto moldatu ziren eta horrek markagailuan hurbiltzea ahalbidetu zuen. Bigarren laurden hau Aloña Mendik irabazi zuen 14-21, baina Erroibidek 35-24 agintzen jarraitzen zuen atsedenaldira iritsi zirenerako.

Aurreko asteko egoera berdinean zegoen Erroibide, baina oraingo honetan ez zuten asmorik aurreko asteburuko errore berdinak egiteko. Saskiratzeak lortzerakoan Erroibidek kantxa osoko presioa ezarri zuen eta hamaika puntuko aldea pixkanaka areagotzen hasi zen. Beti ere defentsa bikain bat burutzen, 17-10 irabazi zuten hirugarren laurdena eta partiduko azken hamar minutuetara 52-34koarekin iritsi zen neurketa.

Oñatiarrek irabaztearen premia zuten, denboraldi honetan oraindik ez baitute garaipenik erdietsi, baina azken unerarte borrokatu zuten. Markagailuan hurbiltzeko saiakerak egin zituzten, baina Erroibidek sendo eutsi zion 10 puntuko abantailari eta azkenean garaipena Irunen geratu zen 69-57 emaitzarekin, hamabi puntuko abantailarekin alegia. 

LEHEN PORROTA…BIGARREN GELDIUNEA?
Saskibaloia

LEHEN PORROTA…BIGARREN GELDIUNEA?

Erroibidek ezin izan du denboraldiko laugarren garaipena erdietsi, neurketa berdindu batean, Leioako Askartza taldeak 64-69 irabazi du.

Hiru hilabete...

GALDAKAO ZONALDE GORRIAN UTZI DU ERROIBIDEK
Saskibaloia

GALDAKAO ZONALDE GORRIAN UTZI DU ERROIBIDEK

Hiru hilabete geldirik egon ostean, lehiaketa utzi zuten bezala bueltatu dira irundarrak, garaipenarekin alegia. Cafeteria Tartalo Ibaizabelen aurka 71-86 gailendu...

GARAIPEN BERRI BAT ERROIBIDERENTZAT
Saskibaloia

GARAIPEN BERRI BAT ERROIBIDERENTZAT

Neurketa zail batean, azken laurdenean Erroibidek denboraldiko bigarren garaipena erdietsi du eta sailkapeneko lider berri bezala kokatu da...

HENDAIA BASKET BALLEK ASTEBURUKO BI NEURKETAK BEREGANATU DITU
Saskibaloia

HENDAIA BASKET BALLEK ASTEBURUKO BI NEURKETAK BEREGANATU DITU

Ostiralean Hazparneren jaso zuten Irandatzen eta aise 78-59-ko garaipena erdietsi zuten; igandean, bestalde, Merignac 80-56 garaitu zituzten.

Ez ohiko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika