Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
12 Urt, 2016
BIDASOA: Dejanovic, Crowley (2), Portero, Villar (2), Odriozola (2), Mouriño (1), Azkue (4). Vázquez (3), Martínez (2), Beltza, Zubiria, Muiña (7), Bezbradica, Davidovic, Gómez, Rincón.
ZAMORA: Maciel (14), Reyes (1), Martín (1), Alonso (4), Gómez, Del Val (1), Camino (8). Ceballos (1), Abalos, Cano, Magadán (2), García (2), Molina, Martín, Fernández.
MARKAGAILUA: 2-1, 5-2, 7-3, 9-5, 13-7, 15-10 (atsedenaldia); 15-11, 16-12, 17-16, 19-18, 22-19, 23-20.
Garaipenarekin eman dio amaiera Bidasoak lehen itzuliari. Aste berezia izan da oporren ondorengoa. Domingo Bárcenas Memoriala zela eta, Bidasoak ezohiko orduetan entrenatu behar izan du. Gainera, ligako norgehiagoka asteartean jokatu du. Aurkaria ez zen txantxetakoa, Zamorak egin baitio bisita Artaleku kiroldegiari. Trabak jarri dizkio Bidasoari, baina etxeko taldeak aurrera atera du norgehiagoka. Defentsako lanak eta atezainen ekarpenak markatutako eskubaloi partida izan da. Markagailuko kopuru baxuak ikustea besterik ez dago.
Lehen zati txukuna egin du Bidasoak. Defentsak saihestu ez dituen golak Dejanovicek ekidin ditu, eta erasoan fin ibili dira Azkue eta Muiña, bereziki. Ondorioz, bost goleko abantailarekin hartu dute irundarrek aldagelarako bidea. Itxura ona zuen arren, neurketak bide makurra hartu du bigarren zatiaren hasieran. Erasotzeko zailtasun handia izan du Bidasoak. Trabatu egin da, eta bi gol besterik ez ditu sartu 17 minutuko tartean. 2-6ko partziala osatu du Zamorak, eta gol bakarrera hurbildu da (17-16).
Momentu kritikoan, Vazquezek arnasa eman dio Bidasoari, ezker hegaletik. Berak egin ditu hurrengo bi golak. Minutu erabakigarria 24.a izan da. Muiñak hiru goleko abantaila eman dio Bidasoari kanpoko jaurtiketa batekin. Hurrengo jokaldian Dejanovicek baloia gelditu du, eta segidan 23-19koa sartu du Didac Villarrek. Irundarren azken gola izan da, norgehiagoka haien alde erabaki duena. Larunbatean, Zarautzen kontrako derbiarekin hasiko da ligako bigarren itzulia.
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...