ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA
Errugbia

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA

200 errugbilari gazte bilduko dira Plaiaundin apirilaren 6an bigarren aldiz ospatuko den eskolarteko txapelketan

Txingudi Rugby Klubak bigarrenez antolatu du aurten Biok Experiential Shopping Txingudi Badia nazioarteko errugbi eskolen topaketa. 200 bat errugbilari gazte hurbilduko dira Plaiaundira larunbat honetan, apirilaren 6an, hainbat tokitik etorrita: Baztan Menditarrak (Nafarroa), Arrasate, Soragazteak (Gipuzkoa), Sarako Izarra, Emak Hor Arrangoitze-Basusarri (Lapurdi), RC Rioja (Errioxa), RGC Covadonga (Asturias) eta Rugby Unión Norte (Kantabria). Goizeko 10:00etan hasiko dira partidak eta arratsaldean luzatuko da besta Irungo erdigunean.

Iñigo Aizpurua eta Xabi Sánchez Irungo klubeko eskolari arduradunek azpimarratu dutenez “txapelketa hau berriz ospatzea gure eskolaren osasun onaren adierazgarria da. Pasa den urteko topaketak ekarpen handiak izan zituen guretzako eta ildo beretik jarraitu nahi dugu, ekitaldi hau gero eta handiagoa eginez pixkanaka”.

Partidek bederatzi minutuko iraupena izanen dute, talde guztiek denen kontra jokatuko dute eta sariak ere egonen dira partaide guztientzat, txapelketa ez baita leihakorra izanen. Aizpuruaren hitzetan “jokalariek, entrenatzaile, epaile edo gurasoek errugbiaren beste errealitateen inguruan ikasteko balio digute horrelako topaketek, partidak irabazi ala galdu ez da garrantzitsua”.

Guztira, 400 lagun inguru biltzea aurreikusten dute antolakuntzatik, eta horregatik beragatik, goiz osoan zehar Oiasso txarangak ekitaldia girotuko du, haur txoko bat egonen da txikienentzako eta taberna eta merchandising puntuak ere irekita egonen dira. Aurten, Biok markak izena ematen dio txapelketari, baina ez da babesle bakarra izanen, Artiach, Lacturale eta Pasquier Recondok ere parte hartzen baitute ekitaldian.

Arratsaldean, Irun Rugby Eguna

Bazkalostean, besta erdigunera mugituko dute. Marrubi goxoki-dendaren aitzinean, Luis Marianon, hasiko dute Kale Nagusirantz abiatuko den kalejira 17:00etan. Elkartetik gonbidapena zabaldu nahi dute baloi obalaren kirolaren inguruan antolatutako ekimen honetara.

(Argazkia: Txingudi RC)

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU
Errugbia

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU

Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak

Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN
Errugbia

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko

Denboraldiko helburu nagusia...

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN

Mugako taldeak ezin izan zuten Urgozo garaitu eta 38-3ko markagailuarekin galdu zuen

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek, Zaisa...

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN

Txingudi Rugby Klubeko gizonezkoak sailkapeneko hirugarren postua ziurtatzeko helburuarekin joanen dira liderraren etxera

Txingudi Rugby Klubeko...

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN
Errugbia

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN

Biok Experiential Shopping Txingudi Badia eskolarteko nazioarteko txapelketa arrakastaz ospatu zen bigarren urtez segidan

Eguraldia lagun zutela,...

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA
Errugbia

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA

200 errugbilari gazte bilduko dira Plaiaundin apirilaren 6an bigarren aldiz ospatuko den eskolarteko txapelketan

Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika