ESKOLEN ARTEKO NAZIOARTEKO TXAPELKETA JOKATUKO DA PLAIAUNDIN
Errugbia

ESKOLEN ARTEKO NAZIOARTEKO TXAPELKETA JOKATUKO DA PLAIAUNDIN

Txingudi Rugby Klubak antolatu du “Biok Experimental Shopping Txingudi Badia” topaketaren bigarren edizioa

Txingudi Rugby Klubak bigarrenez antolatu du eskolen arteko nazioarteko errugbi txapelketa. “Biok Experimental Shopping Txingudi Badia” izena jarri diote txapelketari, Biok Experimental Shopping markak babesten duelako txapelketa. Txapelketa apirilaren 6an eginen da Plaiaundin eta bertan, Asturias, Kantabria, Nafarroa, Iparralde, Errioxa eta Gipuzkoako taldeek hartuko dute parte.

Goizean zehar 10 eta 12 urtez azpiko taldeak ariko dira elkarren kontra jokatzen eta hirugarren denbora egin ondotik, besta Irun erdigunera eramanen dute. Bertan, Kale Nagusiko Rugby tabernakel inguruan, Oiasso txarangak musikaz alaituko du arratsaldean eta kalejira bat eginen du. Klubetik azpimarratu nahi izan duten arabera, “pasa den urteko esperientzia oso positiboa izan zen eta aurten, zalantzarik gabe, errepikatu nahi genuen”.

Gazte mailako asteburuko neurketak

Txingudi Rugby Klubeko seniorrek ez dute jardunaldirik izanen asteburu honetan, baina gazteak lehian izanen dira. 18 urtez azpiko Txingudi/Bera Bera taldeak Iruña jasoko du Plaiaundin larunbatean, martxoaren 23an, 11:00etan. Ondotik, 16 urtez azpiko Gabiria Txingudi/Baztanek hartuko du lekukoa, Bera Beraren kontra jokatuko duen lagunartekoarekin. Azkenik, 14 urtez azpiko Txingudi/Baztan taldeak borobilduko du asteburua Plaiaundin. Hauek igandean ariko dira, Iruñaren kontra, 11:30ean.

Euskal Selekzioaren hitzorduak

Euskadiko emakumeek 16 urtez azpiko selekzioak hitzordua izanen du igande honetan, Valladolideko Arroyo de la Encomienda herrian. Autonomien arteko txapelketa jokatuko da bertan, eta 5. eta 6. posturako lehiarako neurketa jokatuko da. Bertan, Helene Tristan Txingudiko jokalaria izanen da. Horrez gain, 19 urtez azpiko selekziorako ere bertze bi jokalari izan dira deituak, Zumendi Caro eta Maren Santa Cruz. 

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU
Errugbia

ZAISA TXINGUDI EZ DA PLAY-OFFERAKO SAILKATU

Gaztedi Bren kontrako denboraldiko azken partiduan 17-29 galdu zuen Iñigo Camareroren taldeak

Txingudi Rugby Klubeko gizonezko seniorrek...

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN
Errugbia

PLAY-OFFA JOKOAN IZANEN DU ZAISA TXINGUDIK ASTEBURUAN

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek Plaiaundin jasoko dute Gaztedi B Ligako azken jardunaldia jokatzeko

Denboraldiko helburu nagusia...

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK PORROTA JASO ZUEN ZORNOTZAN

Mugako taldeak ezin izan zuten Urgozo garaitu eta 38-3ko markagailuarekin galdu zuen

Txingudi Rugby Klubeko senior mailako gizonezkoek, Zaisa...

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN
Errugbia

ZAISA TXINGUDIK URGOZO BISITATUKO DU IGANDE HONETAN

Txingudi Rugby Klubeko gizonezkoak sailkapeneko hirugarren postua ziurtatzeko helburuarekin joanen dira liderraren etxera

Txingudi Rugby Klubeko...

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN
Errugbia

PLAIAUNDI ERRUGBIAREN ERDIGUNE BILAKATU ZEN ASTEBURUAN

Biok Experiential Shopping Txingudi Badia eskolarteko nazioarteko txapelketa arrakastaz ospatu zen bigarren urtez segidan

Eguraldia lagun zutela,...

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA
Errugbia

ERRUGBIKO TXINGUDI BADIA TXAPELKETA ASTEBURU HONETAN OSPATUKO DA

200 errugbilari gazte bilduko dira Plaiaundin apirilaren 6an bigarren aldiz ospatuko den eskolarteko txapelketan

Txingudi Rugby Klubak bigarrenez...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika