ESKUBALOIKO ESPAINIAKO EMAKUMEZKOEN SELEKZIOA ARTALEKUN
Eskubaloia

ESKUBALOIKO ESPAINIAKO EMAKUMEZKOEN SELEKZIOA ARTALEKUN

Espainiako eta Portugalgo selekzioek Europako Txapelketarako sailkatzeko azken neurketa jokatuko dute Artalekun

Irungo Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Espainiako Eskubaloiko Federazioarekin batera, Espainiako eta Portugalgo emakumezkoen selekzioek Artalekun neurketa bat jokatzea lortu du. Europako Txapelketako sailkapen-faseko azken partidua izanen da eta apirilaren 24ean ospatuko da, arratsaldeko 19etan.

Atzo goizean eman zuten honen berri Borja Olazabal Irungo Udaleko kirol zinegotziak, Miren Echeveste berdintasun ordezkariak, Goizane Alvarez Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol zuzendariak eta C.D. Bidasoako Zuzendaritza Batzordeko kide den Gorka Wambak. Ekimen hau antolatzeak bi helburu nagusi dituela aipatu zuen Olazabalek. “Batetik, kirol arloan partidu ikusgarria izango da. Europako Txapelketarako sailkapen fase barruko neurketa da eta bi selekzio handien arteko norgehiagoka ikusteko aukera egongo da. Bestetik, kirola egiten duten neskek erreferenteak hurbil edukiko dituzte. Emakumezkoei, askotan, erreferenteak falta zaizkie eta neskatoek hau ikustea garrantzitsua izango da, ez bakarrik kirolarientzat, kirola egiten ez dutenek ere ikusiko dute emakumezkoek kirolean esateko asko dutela”, jakinarazi zuen.

Echevestek ere kirol zinegotziaren hitzak azpimarratu zituen eta Irungo neska gazteek rolak eraikitzerako orduan goi-mailako kirolariak hurbil edukitzeak duen garrantzia ere goraipatu zuen: “Ekintza positiboa egin dugu. Goi-mailakoak dira eta erreferenteak bihur daitezke neskentzat. Horregatik, erreferente horiek lotu behar dira. Gure rolak ikusten ditugun erreferenteen arabera eraikitzen ditugu. Beraz, garrantzitsua da emakumeak goi-mailan ikustea eta gertukoak direla, gainera. Ezinbestekoa da gazteek kirolarekiko atxikimendu hori lortzeko”.

Apirilaren 24ko neurketa ez da ekitaldi bakarra izango. Atzo egin zuten prentsaurrekoan azaldu zuten moduan, Street handball saio baten bidez, eskualdeko eskubaloiko jokalariekin teknifikazio-jardunaldi bat egitea ere begiz jota dute. San Juan Plazan ospatuko da ekimena eta 8-14 urte bitarteko neskek beraien erreferenteekin jokatzeko aukera izango dute bertan. Gainera, bertaratzen diren beste gazteentzat ere eskubaloian jokatzeko aukera egongo da. Plaza bi zatian banatuko da eta bi orduz ibiliko dira partehartzaileak kirolaz gozatzen. Ondoren, eskubaloiko jokalariekin solasaldia egingo da arkupeetan.

Espainiako eta Portugalgo selekzioen arteko partidurako sarrerak ere erosteko aukera bada dagoeneko, Erregina Koparen webgunearen bidez. Txartel orokorrak 15 euroko kostua du, eta 14 urtetik beherakoentzan berriz, 8 eurokoa. Erregina Kopako sarrerak erosten dituztenek, beherapen bat izango dute Irungo neurketa ikusteko; helduek 8 euro ordainduko dute eta 14 urtetik beherakoek aldiz, 5 euro. 

BIDASOA IRUN EUSKAL KOPA IRABAZLE BEDERATZIGARRENEZ SEGIDAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN EUSKAL KOPA IRABAZLE BEDERATZIGARRENEZ SEGIDAN

Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak

Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...

JACOBO CUETARA: “NEURKETA ZAILA ETA GARRANTZITSUA IZAN DAITEKE SAILKAPENEKO BIGARREN POSTUARI BEGIRA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “NEURKETA ZAILA ETA GARRANTZITSUA IZAN DAITEKE SAILKAPENEKO BIGARREN POSTUARI BEGIRA”

Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun

Bidasoa Irunek Euskal Kopa...

BIDASOAK LEONEN UTZI ZITUEN PUNTUAK
Eskubaloia

BIDASOAK LEONEN UTZI ZITUEN PUNTUAK

Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan

Bidasoa Irunek 33-32ko...

JACOBO CUETARA: “LEON BIGARREN ITZULIKO TALDERIK ONENETAKOA DA, ETXEAN BATEZ ERE, ETA ZAILA IZANEN DA GARAIPENA LORTZEA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “LEON BIGARREN ITZULIKO TALDERIK ONENETAKOA DA, ETXEAN BATEZ ERE, ETA ZAILA IZANEN DA GARAIPENA LORTZEA”

Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan

Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...

MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA IRUNEN OSPATUKO DA 2029AN
Eskubaloia

MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA IRUNEN OSPATUKO DA 2029AN

Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen

Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...

BIGARREN POSTUAN EGONKORTZEKO AITZINERA PAUSU BERRI BAT EMAN DU BIDASOAK
Eskubaloia

BIGARREN POSTUAN EGONKORTZEKO AITZINERA PAUSU BERRI BAT EMAN DU BIDASOAK

Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun

Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika