Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
04 Urt, 2019
TEUCRO: Amérigo, Pichel (4), Carro (1), Carlos García (2), Borja (2), Hernández (5), Edu Moledo (3). Iago, Pumar (1), Marcos Dorado (1), Víctor, Ivan (1).
BIDASOA-IRUN: Zubiria, Cavero (1), Trkulja (2), Crowley (6), Iriarte (1), Muiña (2), Azkue. Zildzic (1), Fuentes, Revin (6), Vazquez (3).
MARKAGAILUA: 2-2, 3-5, 5-8, 8-9, 9-11, 11-13 (atsedenaldia); 14-16, 16-18, 17-20, 19-21, 23-23, 25-24.
Azken hamar minutuetan irauli zuen atzo markagailua Teucrok, Bidasoa-Irun indartsu bat mendean hartzeko. Irungo taldea izan da aurten Pontevedran irabaztea hurbilen izan duena. Bilakaera handia erakutsi du Bidasoa-Irunek, baina ez da talde galiziarra gainditzeko adinakoa izan. Asobal Ligara iristeko autobidea hartu du Teucrok. Hasierako oreka gaindituta, partidaren lema hartu zuen Bidasoak, defentsa oldarkorrarekin, eta Adrian Crowleyren eraginkortasun emanaldiarekin. Kanpokoen lan onaren erakusle izan zen markagailua atsedenaldian (11-13).
Hartutako bideari jarraipena eman zion Fernando Bolearen taldeak bigarren zatian. Neurketa erabakitzeko aukera izan zuen, 47.minutuan 17-21eko abantaila lortu zuenean. Iago Gomez atezain galiziarrak esku hartzea erabaki zuen orduan, irundarren garaipena ekiditeko. 5-1ko partziala osatuta, 22-22koa jarri zuen Teucrok. Zale galiziarrek Pontevedrako pabilioia berotu zuten orduan, baina irundarrak ez ziren kikildu. 22-24koarekin, zazpi metroko jaurtiketa egin zuen Crowleyk, erabakigarri izan zitekeen gola sartzeko asmoz. Atezainak gelditu zuen, etxeko taldea berpiztuz. Bidasoak ez zuen berriro baloia sarera bidali, Iago Gomez izan zuelako aurrean. Teucrok, berriz, arrakasta izan zuen erasoan, eta partidan zehar urrun ikusitako bi puntuak eskuratu zituen.
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...