Eskura utzi dio garaipena Erroibidek Araskiri
Saskibaloia

Eskura utzi dio garaipena Erroibidek Araskiri

ERROIBIDE-IRUN: Izaro Alza (2), Cristina Gonzalez (8), Maialen Ramirez (3), Leticia Martinez (7), Saioa Altzaga (11), Leire Oregi (2), Nerea Saenz (2) eta Saray Arozena (7).

Atzera pausoa eman zuen larunbatean Emakumeen Lehen Mailako Erroibide-Irunek Gasteizen. Azken jardunaldietan talde lehiakorra izan ondoren, maila eskasa erakutsi zuen Araskiren aurkakoan. Intentsitate eta kontzentrazio falta agerian utzi zituen Irungo taldeak hasieratik. Ahul ibili zen defentsan, eta erasoan etengabe egin zuen huts. Atsedenaldian 24-16koa irudikatu zuen markagailuak.

Hirugarren laurdenean erreakzio izpi batzuk utzi zituen Erroibidek, baina Araskik garaipenari eutsi zion arazo handirik gabe. Aurkaria urrun uzteko aukera bikaina galdu zuen Ganix Mironek zuzentzen duen taldeak. Erroibidek partida “ulertezina” egin zuela adierazi du entrenatzaileak. Donosti Basket Bera Bera liderra hartuko du igande eguerdian Erroibide-Irunek Artaleku kiroldegian.

LEHEN PORROTA…BIGARREN GELDIUNEA?
Saskibaloia

LEHEN PORROTA…BIGARREN GELDIUNEA?

Erroibidek ezin izan du denboraldiko laugarren garaipena erdietsi, neurketa berdindu batean, Leioako Askartza taldeak 64-69 irabazi du.

Hiru hilabete...

GALDAKAO ZONALDE GORRIAN UTZI DU ERROIBIDEK
Saskibaloia

GALDAKAO ZONALDE GORRIAN UTZI DU ERROIBIDEK

Hiru hilabete geldirik egon ostean, lehiaketa utzi zuten bezala bueltatu dira irundarrak, garaipenarekin alegia. Cafeteria Tartalo Ibaizabelen aurka 71-86 gailendu...

GARAIPEN BERRI BAT ERROIBIDERENTZAT
Saskibaloia

GARAIPEN BERRI BAT ERROIBIDERENTZAT

Neurketa zail batean, azken laurdenean Erroibidek denboraldiko bigarren garaipena erdietsi du eta sailkapeneko lider berri bezala kokatu da...

HENDAIA BASKET BALLEK ASTEBURUKO BI NEURKETAK BEREGANATU DITU
Saskibaloia

HENDAIA BASKET BALLEK ASTEBURUKO BI NEURKETAK BEREGANATU DITU

Ostiralean Hazparneren jaso zuten Irandatzen eta aise 78-59-ko garaipena erdietsi zuten; igandean, bestalde, Merignac 80-56 garaitu zituzten.

Ez ohiko...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika