Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
21 Eka, 2021
C.D. Bidasoaren kadete taldea Porriñon jokatutako Espainiako Txapelketa Nagusian final erdietara iritsi eta meritu handiko 4.postua erdietsi zuen.
Historikoa den laugarren postua lortu du Zaisa Bidasoa kadete taldeak Galiziako Porriño hirian jokatu berri den Espainiako Txapelketan. Final erdiak Barcaren aurka galdu ostean, brontzezko dominarengatik Puerto Saguntoren aurka jokatu zuten atzo eta horien kontra ere amore eman behar izan zuen Bidasoak.
2001-2002 denboraldian jokatu zuen azkenekoz Bidasoak kadete mailan Espainiako Txapelketa Nagusia. Hain zuzen ere, bosgarren eta zazpigarren postuetan geratu ondotik, aurten kadete mailako emaitzarik onena eskuratu du talde irundarrak. KH7 BM Granollers taldeak bertaratu ezin izan zuelarik, Cajasur Cordoba eta Puerto Saguntoren aurka final erdietarako sailkapena borrokatu zuten.
Asteartean abiatu eta asteazkenean lehen neurketa izan zuen Mikel Mancisidorren taldeak. Cajasur Cordoba izan zuten lehen arerio eta, maisuki, 32-23 mendean hartu zuten. Atsedenaldira 15-11 abantailarekin iritsi zen Bidasoa eta bigarren 30 minutuetan izugarrizko emanaldia eman zuten. Eguneko goleatzailea Javier Gastaminza izan zen, 10 gol gauzatu zituen.
Aurreikusita zegoen KH7 BM Granollers taldearen aurkako neurketa bertan behera geratu zenez, talde irundarrak osteguna atseden hartzeko izan zuten; ostiralean, aldiz, Puerto Saguntoren aurka neurtu zituzten indarrak. Multzoko liderra nor izango zen erabakiko zuen neurketa izan zen eta valentziarrak irten ziren garaile. 20-29 galdu zuen Bidasoak, multzoko bigarren geratu eta final erdietan Barcarekin egin zuen topo.
Txapelketa irabazten bukatuko zuen taldearen aurka lehiatu zen Bidasoa. Hasi eta buka, Barcak agindu zuen partiduan zehar, azken emaitza 43-20 blaugranen alde izan zen. Berriro ere, Puerto Saguntoren aurka jokatu eta porrotarekin bukatu zuten Espainiako Txapelketaren ibilbidea. Ostiraleko neurketan ez bezala, atzoko neurketa parekatuagoa izan zen. Gaizki hasi zuen partidua talde irundarrak, sei goleko aldea izan zuen Puerto Saguntok, baina berregin eta neurketa berdintzeko gai izan zen. Atsedenaldira, talde valentziarra bi gol goitik iritsi zen, 16-14. Edonola ere, minutu erabakigarrienetan Bidasoak ez zuen asmatzen jakin eta brontzezko domina eskapu egin zitzaion. Diego Vilesek, Endika Wambak eta Iker Oruezabalak eginiko bost golek ezin izan zuten Puerto Saguntoren garaipena ekidin (33-27).
Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan
Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko
Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...
Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz
Bidasoa Irunek galdu egin...
Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen
Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...
Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta
Plenitude ASOBAL...
Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...