34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
29 Aza, 2023
Artalekuk hartuko du abenduaren 16an eta 17an lehen aldiz ospatuko den Espainiako Kopa
Artalekun ospatuko da Espainiako Eskubaloi Federazioak lehen aldiz antolatu duen Espainiako Kopa. Abenduaren 16an eta 17an izanen da eta bertan egonen dira lehian ASOBAL Ligako lau talde onenak.
Orain artean Kopa Asobal izena zuen lehiaketa Espainiako Kopa izendatu dute aurten. Espainiako Eskubaloi Federazioak, kopa lehiaketa profesionala ez zen heinean, bere gain hartu du txapelketaren antolakuntza eta horrela, izena ere aldatu dio, Federazioko presidente Francisco V. Blazquezek azaldu zuen moduan: “Lehiaketa ez profesionala da, baina egutegi ofizialean dago. Horregatik, Espainiako Federazioak bere gain hartu du txapelketaren antolaketa”.
Aurten Irunen ospatuko da Espainiako Kopa berri hau, Artalekun, Irungo Udalaren, Bidasoa Irun Klubaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Espainiako Eskubaloi Federazioaren lankidetzarekin. Abenduaren 16an eta 17an izanen da, Olinpiar Jokoetako hitzorduek aurreratzera behartu dutelako. Horrela, ASOBAL Ligako lau talde onenak izanen dira lehian. Bi finalerdi jokatuko dira lehen egunean, eta horietan garaile suertatzen diren bi taldeak berriz, final handia jokatuko dute igandean.
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...
Bidasoa Irunek Ademar Leon bisitatuko du igande honetan, apirilaren 21ean, 17:00etan
Bidasoa Irunek Ademar Leonen kontrako partidua jokatuko du...
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen
Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...