ESTU, BAINA BESTE BI
Eskubaloia

ESTU, BAINA BESTE BI

Elastiko urdinarekin, Villa de Aranadak Bidasoaren erritmoa eutsi ezin izan duenen lortu du talde irundarrak neurketa bideratzea (27-31). Bi puntu berri horiekin, 49 puntu batu ditu jada talde irundarrak Sacyr Asobal Liga honetan. Huts egin gabe jarraitzen du.

Villa de Aranda oldarkorra.

Bi taldeak oso ezkor hasi dute neurketa erasoan. Bigarren minutura arte dute golik egin; lehena, Julen Elustondo nafarrak gauzatu du Villa de Aranda taldearentzat. Lehen golaren ostean, Matheus de Novais eta Javi Garciaren lanean oinarrituta, Villa de Arandak aurrera egin du eta 4-2 aurretik jarri da. Julen Aginagaldek eta Iñaki Caverok irundarrek berdinketa jarri dute hamargarren minutuan, bien artean Bidasoaren lehen lau golak egin dituzte (bi gol bakoitzak).

Epaileek 2 minutu egotzi dute Bonanno argentinarra eta etxeko taldeak berehorretan jarraitu du. Pibote lanetan, Tesoriere eta Da Silva ez ziren gai Javi Garcia gelditzeko eta Jacobo Cuetarak hutsartea eskatu behar izan du (6-5). Hutsartearen ostean, neurketak bide beretik jarraitu du. Bidasoa ez zen eroso aurkitzen, Villa de Arandaren defentsak ondo oztopatu du talde irundarraren lehen lerroa eta bi goleko errentara bueltatu da (9-7, 15.minutuan).

Bidasoak erasoan zein defentsan aldaketak egin ditu. Bi piboterekin jokatu eta defentsa lanetan, Mikel Zabala 5-1 sistemaren puntan jarri du Cuetarak. Villa de Arandaren jokoak behera egin eta etxeko taldearen teknikariak hutsartearen bidez neurketa gelditu du. Iñaki Caverok penaltiz, Tom Tesorierren kanpoko jaurtiketak eta Jon Azkueren kontraerasoak 11-13 jarri du aurretik Bidasoa, 0-3ko partziala lortu du talde irundarrak 25.minutua iritsi aurretik.

Kosta egin zaio Bidasoari markagailuan aurretik jartzea; Villa de Arandak, aldiz, azkar berdindu du neurketa. Iker Serrano bi minutu egotzi dute eta etxeko taldeak 2 gol jarraian egin ditu 13-13koa ezartzeko. Lehen zatiko azken minutuetan, Salinasek ez du penaltia barkatu, Crowleyk kontraeraso azkar bati amaiera bikaina eman dio eta Bidasoak 15 golen marka erdietsi du. Lehen zatia bukatzear zela, Javi Garciak Ledoren geldiketaren errebotea jaso eta 14-15ekoa ezarri du markagailuan.

Bidasoak ez du ondo jokatu lehen zatian, baina Xoan Ledok atepean erantzun bikainak eman dizkio Arandako taldearen saiakerei. Lehen zatian, zazpi geldiketa egin ditu.

Gasolina bukatu denean, akabo. 

Lehen zatiaren antzera, Bidasoaren lehen gola Iñaki Caverok gauzatu du eta segidan, Jon Azkuek eta, berriz, Iñaki Caverok 14-18ra aldeak handitu dituzte. Bidasoaren erreakzioa gelditu nahi izan du Villa de Arandak eta hustartetik irten ostean, 16-18ra hurbildu dira. Etxekoak ez dira kikildu, Victor Megiasek defentsa baloian ostu eta kontraerasoan, Villa de Aranda gol bakar batera hurbildu du (18-19). Hori gutxi ez eta 20-20 ere berdindu du neurketa etxeko taldeak.

Villa de Arandak Asobal Ligan mantentzen zituen aukerak agortu nahi izan ditu eta Bidasoa ehuneko ehuna ematera behartu du. Nahiz eta markagailuan aurretik mantendu, Bidasoak akats eta baloi galtze ugari egin ditu neurketan zehar eta horrek ahalbidetu du etxekoak bizirik mantentzea. 45.minutua heldu delarik, 21-24 aurretik jarri da talde irundarra eta Villa de Arandak hutsartea eskatu behar izan du.

Ordutik aurrera, neurketa aldatu da eta Bidasoak goi-mailako taldea dela erakutsi du. Rodrigo Salinasek talde irundarraren gidaritza lana hartu du eta 6 golekin, neurketako goleatzaile nagusi bezala bukatu du neurketa (6/6). Golez gain, gol-paseak ere eman ditu; zehazki, Iker Serranok egindako 22-27koan, begiratu gabe utzi dio baloia pibote urretxuarrari. Villa de Arandaren gasolina agortuz joan da eta Bidasoak 7 goletara handitu du abantaila (23-29).

Norgehiagoka Xoan Ledok erabakita utzi du. Guztira, hamahiru geldiketa egin ditu, horietako batzuk ikusgarriak eta erasoan lortutako aldea mantendu du. Azkenean, Bidasoak 27-31 irabazi du, 49.puntua lortu eta astebetean bigarrenez, talde bat bigarren mailara bidali du.

Partidu amaiera ere zirraragarria izan da: haserretu ordez, Villa de Arandako zalegoak berotasunez agurtu ditu etxeko jokalariak. Bidasoako teknikariak eta jokalariak ere txalo zaparradara batu dira. Neurketak utzi duen irudi politeenetakoa izan da, ezbairik gabe.

Fitxa teknikoa.

27 -  Villa de Aranda (14+13): Luis de Vega; Souto (2), Guilherme Leonel, Nico López (2), Calvo (3), Sukic (2), Juande Linares, Megías (1), González (1), Llorens, Javi García (6), Gonzalo Cunha, Matheus de Novais (7), Elustondo (3), Pombo.

31 - Bidasoa (15+16): Ledo; Cavero (5, 1p),Crowley (2), Racotea (2), Zabala (2), Tao Gey, J.Aguinagalde (3), Serrano (3), R. Salinas (7, 1p), Azkue (5), Tesoriere (2, 1p), Da Silva, Bonanno.

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN

Bidasoa Irunek Caserio Ciudad Real taldeari 43-28 irabazi dio final laurdenetan

Bidasoa Irunek Errege Kopako finalerdietara sailkatzea lortu du,...

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ILUSIOZ ETA PRESIORIK GABE GAUDE”

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du asteburuan, denboraldiari bukaera emateko

Bidasoa Irunek Errege Kopako Azken Fasea jokatuko du...

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN
Eskubaloia

BIDASOAK GALDU EGIN ZUEN ASOBAL LIGAKO AZKEN JARDUNALDIAN

Cuencak 29-26ko markagailuarekin irabaztea irabazi zion talde horiari, Plenitude ASOBAL Ligan segitzeko helburua lortuz

Bidasoa Irunek galdu egin...

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN
Eskubaloia

ZAISA BIDASOA IRUN ESPAINIAKO SEKTORE FASEAN

Kadete mailako gizonezkoak Kantabrian egonen dira asteburuan B multzoan Sektore Fasea jokatzen

Zaisa Bidasoa Irun, Bidasoako kadete mailako gizonezkoak,...

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “TXAPELDUNORDE IZATEAREN ARDURA IZANEN DUGU AZKEN PARTIDUAN”

Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako azken jardunaldia jokatuko du, Cuencaren kontra eta matematikoki txapeldunordetza lortuta

Plenitude ASOBAL...

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ASOBAL LIGAKO TXAPELDUNORDE

Puerto Saguntoren kontra irabazita, talde irundarrak matematikoki lortu du bigarren postuan sailkatzea, baita Europako txapelketarako sarbidea...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika