20 Ira, 2021
Real Unionen harrobiko taldeak 3-1 mendean hartu zuen Aloñamendi, Ugalde-Ventasko soropilean.
Nahiz eta markagailuak kontrakoa adierazi, Real Union B-ren neurketa ez zen batere erraza izan eta estutasunetan jarri zion Aloña Mendik. Denboraldian lehen aldiz, ‘etxean’ jokatu zuen Egoitz Sayarren taldeak, Ugalde-Ventaseko zelaian, eta denboraldian lehen aldiz ere hiru puntuak batu zituzten. Etxeko taldearen golak bigarren zatian heldu ziren, margailua irauli behar izan zuten.
Bigarren zatia heldu aurretik, Aloña Mendi aurreratu zen markgailuan, Aiastuik aurreratu zituen Oñatiarrak. Bigarren zatia hasi eta berehala, 52.minutuan, Ariztimuñok berdinketaren gola egin zuen eta zortzi minutu geroago, Olaziregik buruz, 2-1koa ezarri zuen. Eguneko hirugarren gola penalti puntutik iritsi zen, Navajasi egin eta Navajasek jaurti.
Gainontzeko emaitzak:
Ohorezko Erregional mailako taldeei dagokienez, emakumezkoetan, Mariñok hanka okerrarekin hasi du denboraldia, 3-1galdu zuen Leintz Arizmendiren aurka. Beti Gaztek, aldiz, 0-1 irabazi zuen Hernaniren zelaian.
Gorengo mailan dauden taldeei dagokienez, emakumezkoetan, Martutenek eta Dunboa-Eguzkik 0-0 berdindu zuten eta Hondarribiak 0-3 mendean hartu zuen etxetik kanpo Santo Tomas Lizeoa. Gizonezkoetan, Hondarribiak 2-1 galdu zuen Sanpedrotarraren zelaian eta Dunboa Eguzkik 3-1 garaitu zuen Gure Txokoa.
Erregional mailan, gizonezkoetan, San Martzialek 4-1 mendean hartu zuen Dunboa Eguzki, Beti Gaztek eta Landetxak 3-3 berdindu zuten, Behobiak 1-2 garaitu zuen Orereta Kafea eta Mariñok 3-0 irabazi zion Beti Onari.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...