Etxekoek irabazi dute Stadium Galeko derbia
Futbola

Etxekoek irabazi dute Stadium Galeko derbia

REAL UNION: Txusta, Azkoiti, Aimar, Esnaola, Urkizu, Martins (Iriondo, 27'), Romo, Ozkoidi (Ribera, 86'), Mujika, Galán (Barrón, 82'), Eizmendi.

REAL SOCIEDAD B: Bardaji, Odriozola, Rodrigues, Ugarte, Babic, Zubeldia, Muguruza (Merquelanz, 77'), Guridi, Bautista (Jauregi, 89'), Capilla, Sangalli.

GOLAK: 1-0: Ozkoidi (48'). 2-0: Galán (50'). 2-1: Bautista (66'). 3-1: Eizmendi (76').

EPAILEA: Díez Cano. Txartel horiak: Esnaola, Urkizu, Ozkoidi (Real Union); Ugarte, Guridi (Real Sociedad B).

Gipuzkoarren arteko derbia jokatu dute Real Unionek eta Real Sociedad Bk ligako 25.jardunaldian. Hiru puntuak Stadium Galen gelditu dira, irundarren eraginkortasunari esker. Lehen ordu laurdenean Galanek izan ditu gol aukerarik onenak. Atezainaren aurkako buruz-burukoan huts egin du lehenengo, eta Eizmendik egoera ederrean utzitako baloia kanpora bidali du ondoren. Gainerakoan, ordea, txuribeltzak ez dira fin ibili. Behin eta berriro lapurtu du baloia Sansek, eta arriskua sortu du Txustaren atearen inguruan. 25.minutuan, Mikel Martinsek zelaia utzi du, min hartuta. Iriondok ordezkatu behar izan du, nahikoa berotu gabe. Lesioak are gehiago ahuldu du Union, eta itxura txarra hartu du norgehiagokak. 30.minutuan, gola sartu du filial txuri-urdinak korner batean, baina faltagatik baliorik gabe utzi du epaileak.

Aldaketa handia behar zuen Real Unionek, eta aldagelatik irten bezain pronto iritsi da. 1-0ekoa sartu du Ozkoidik, boleaz, jokaldi ederra borobilduta. Eneko Romok egin du azken pasea. Bi minutu beranduago, abantaila handitu du Galanek, buruz, Urkizuk ezkerrez egindako erdiratzea baliatuta. Konfiantza berreskuratuta, hobeto aritu dira txuribeltzak hurrengo minutuetan. Esnaolak beste abagune on bat eduki du korner batean, baina Bardajik urrundu du burukada. Txustak beste hainbeste egin du gero beste atean, Guridiren gola ekiditeko. Lehen abisua izan da, eta gehiago ere eman ditu Sansek golaren aurretik. Azkenean, 71.minutuan murriztu du Bautistak markagailuko aldea, kontraerasoa buruz borobilduta. Etxekoak urduritu ditu golak, eta ez dira eroso ibili hurrengo minutuetan. Hala ere, filialari gehiegi hazteko aukera eman gabe, hirugarren gola sartu du Eneko Eizmendik, 77.ean, boleaz baita ere. Erabakigarria izan da 3-1ekoa. Aurrerantzean, Sansek ez du Real Union gehiegi estutu.

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN

Amaikak Bat taldearen kontrako partidua banako markagailuarekin bukatu zen, Mario Capeletek penaltiz sartutako golari esker

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PUNTU BAT EKARRI ZUEN LAS GAUNAS ZELAITIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT EKARRI ZUEN LAS GAUNAS ZELAITIK

Solísen eskutik ailegatu zen txuribeltzek markagailuan berdintzeko baliatu zuten gola

Real Unionek banako markagailua erdietsi zuen pasa den...

IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”
Futbola

IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du Las Gaunas zelaian bihar, martxoaren 23an, 16:00etan

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du larunbat...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT EKARRI ZUEN MINTXETATIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT EKARRI ZUEN MINTXETATIK

Binako markagailua erdietsi zuen Carlos Garciaren taldeak azken minutuan Elgoibarren kontra

CD Elgoibar: Mosquera; Moya, Barrenechea,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika