Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
15 Aza, 2020 Irun, Futbola, Real Union, Segunda División B, Barakaldo
Neurketa gogor batean, Real Unionek denboraldiko bigarren garaipena erdietsi du, 2-1 uneoro gauzak oso zail jarri dituen Barakaldoren aurka.
Real Unionek aurreko bi neurketak alderatuz eta lesioak behartuta, hamaikako ezberdin bat plazaratu du Stadium Galeko lehen neurketan. Viguera, Borda eta Madrazoren ordez, Galan, Luckbert eta Donoso zelairatu ditu Zulaikak; Anatz Elizondoren kasuan, ordea, ondoezik deialditik kanpo geratu behar izan du eta bere ordez, Rivera andaluziarra aritu da.
Neurketako lehen minutuetan Barakaldok agindu ditu, baina ez Real Unionek, ezta talde bizkaitarrak ere, ez dira ateetara arriskuarekin hurbildu. Neurketako lehen aukera Theo Luckbertek izan du, eskuin hankaz egindako jaurtiketa Rabanillo atezainak geratu du. Jarraian, Luckberten saiakerari, Barakaldok Jurgi Oteoren bidez erantzuna eman nahi izan dio, baina Ekhi Senarren bizkarrak baloia aldaratu egin du. Jurgik berak, lehen zatiko aukerarik garbiena izan du 22.minutuan, Irazustabarrenaren aurrean bakarrik azaldu da, baina ez du jakin izan baloia sarera bidaltzen.
Lehen zati osoan zehar, Real Unionek arazo handiak izan ditu baloia atzetik ateratzeko, Barakaldoko entrenatzailea den Aitor Larrazabalen taldeak, oso ondo presionatu baitu zelaiaren hiru laurdenetan. Hala ere, atsedenaldira iritsi aurretik, talde txuri-beltzak bi gol egiteko abaguneak izan ditu. Lehena, 33.minutuan jaurtitako kornerreko erdiraketa bat Fran Riverari erori zaio eta langa gainetik bidali du baloia; bigarrena, aldiz, Guille Donosok kontraerasoa ondo gidatu du, baina eskuin hankaz gauzatutako jaurtiketa zuzenean Rabanilloren eskuetara joan da. Bi taldeek gola egiteko aukera izan duten arren, ez dira gai izan gauzatzeko, horrela, lehen 45 minutuak 0-0eko berdinketarekin bukatu dira.
Bigarren zatia lehena baino animatuagoa izan da, bi taldeak erasora irten dira garaipenaren bila eta golak ere iritsi dira. Kun Temenuzhkovek kontraeraso ezinhobea gidatu du eta maisutasunez Barakaldoko atezaina gainetik gaindituta, neurketako lehen gola egin du 52.minutuan.
⚽️GOLAAAAAAAAAAAA!
— Kiroletik (@Kiroletik) November 15, 2020
52.minutuan @REALUNIONCIRUN neurketan 1-0 aurreratu da Kun Temenuzhkoven golaren bitartez.
????Kontraeraso bikaina, eta definizioa IKUSGARRIA! pic.twitter.com/URRmIKqUhh
Barakaldo urduritu ordez, erasora ekin dio eta Vargasek 59.minutuan berdinketa egitea erdietsi du.
⚽️ @barakaoficial|ek neurketa berdindu du.
— Kiroletik (@Kiroletik) November 15, 2020
Panamako defentsa internazionalak, Vargasek, bigarren aukeran baloia sarera bidali du.
1-1ekoarekin, momentu hauetan, neurketa oso irekia aurkitzen da. pic.twitter.com/m57MB64FaK
Neurketa jaberik gabe aurkitzen zen, Galanek Real Unionentzat eta Obloskiik Barakaldorentzat, bigarren gola egiteko aukerak izan dituzte, baina bietako inor ez da gai izan bloia sarera bidaltzeko. Bi taldeak gol aukera gehiago izan dituzte, baina Rabanillok eta Irazustabarrenak erantzun bikainak eman dizkiete saiakerei. 84.minutuan, ordea, Kunen ordez zelaira irten berria zen Borja Viguerak Guille Donosoren erdiraketa bikaina baliatu du baloia atezainak iristen ez diren lekura bidaltzeko eta 2-1ekoa gauzatzeko.
⚽️GOLAAAAAAAA!!
— Kiroletik (@Kiroletik) November 15, 2020
84.minutuan eta neurketa bukatzear, Borja Viguerak 2-1ekoa egin du!
????Guille Donosok fabrikatu eta Viguerak atezainak iristen ez diren tokira bidali du baloia.
Eutsi, @REALUNIONCIRUN! pic.twitter.com/QIDjKEHQnw
Real Unionek markagailua defendatzen jakin du eta azkenean, balio handiko hiru puntuak erdiestea lortu du. Garaipen honekin, gainera, talde txuri-beltzak sailkapeneko bostgarren postura egin du salto, 2.B mailako II multzoko goi-postuetan mantentzen direlarik.
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...